Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, bisita egin zuen joan den asteartean, irailak 18, Nafarroako Comptos Ganberara. Hain zuzen ere, foru erkidegoko kontu publikoen organo fiskalizatzailearen egoitzara Torres andreak kargura iritsi zenetik eginiko lehenbiziko bisita izan da hori.

[2007/09/18]

Nafarroako Parlamentuaren webgunea zuzenean eskaintzen hasi zen atzo, legebiltzarreko batzorde arrunten eratze-bilkurak egitearekin batera, bertako batzordeen bilkuren emanaldiak.

[2007/09/18]

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur –ostirala, irailak 14– Francisco Javier Tuñón San Martín hautatu du Nafarroari Foru Komunitate gisa dagokion senatari kargurako.

[2007/09/14]