Erregelamenduko 26. artikuluak xedatzen duena beterik, Nafarroako Parlamentuko Erregelamendu Batzordeak, 2025eko ekainaren 13an eginiko bilkuran, Jokabide Kodea onetsi zuen, zeina 87. NPAOn argitaratu baitzen, 2025eko uztailaren 1ekoan.
Aipatu kodeko 9. artikuluak dioenez, Parlamentuko Mahaiak bermatu behar du Legebiltzarreko kideek bete eginen dutela kodea, eta, bidezkoa bada, beharrezkoak diren neurriak hartu behar ditu urraketa-kasuetan. Zehazki, ezartzen du ezen, urtero, Parlamentuko Mahaiak txosten bat onetsiko duela, Jokabide Kodearen aplikazioa dela-eta egin dituen jarduketei buruzkoa, eta txosten horren edukia Nafarroako Parlamentuaren webguneko Gardentasun-atalean argitara eman beharko duela.
Era berean, xedapen gehigarri bakarrak ezartzen du Nafarroako Parlamentuaren webgunearen Gardentasun-atalean berariazko atal bat sortuko dela, eta bertan argitaratuko direla Jokabide-kodearen aplikazioari buruzko txosten guztiak.