Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Azaroak 15

1,2 milioiko kreditu berezia onesten duen Foru Legea, I+G+Brako eta energia berriztagarrietarako eta 3,1 milioiko kreditu-gehigarria CENERen maileguak amortizatzeko

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko azaroaren 15ean

Parlamentuak, gaurko osoko bilkuran, UPN, Geroa Bai, EH Bildu, PSN, PPN eta I-E taldeen aldeko botoekin eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen aurkako botoekin, foru lege bat onetsi du, 1.276.000 euroko kreditu berezi bat ematen duena I+G+B arloa eta energia berriztagarriak finantzatzeko, bai eta Erminetako minizentral hidroelektrikoaren eta haren ingurunearen leheneratze kolektiborako proiektu integrala ere, Garesko Udalak sustatua.

 

Kreditu berezi horren zenbatekoa aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da: “I+D Automoción y Mecatrónica” (NAITEC) Fundazioari transferentzia egitea, bikaintasun zentroa garatzeko (1.000.000 euro), I+B+G elikakatea. CNTA Plan estrategikoaren ezarpenerako (150.000) eta Garesko Udalerako transferentzia, Erminetako minizentral hidroelektrikoa eta haren ingurunea leheneratzeko (126.000).

 

Eta partida hauen kargura finantzatuko da: I+G+B eta automozioa eta mekatronika. CETENA Fundazioa, bikaintasun zentroa garatzeko (1.000.000 euro), I+G+B elikakatea. CNTA Plan estrategikoaren ezarpenerako (150.000), Energia Planerako laguntza teknikoa (100.122), Ibilgailuak erostea (22.155) eta Informatika zerbitzuak (3.723 euro).

 

Legeak aurreikusten du, halaber, 3.100.000 euroko kreditu-gehigarria ematea Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalari (CENER), maileguen amortizaziorako.

 

Zenbateko hori partida honetan aplikatuko da: I+G+B Energia. Funtsak ematea CENER-CIEMAT Fundazioari. Eta partida hauen kargura finantzatuko da: Enpresen eraketa sustatzeko diru-laguntza (80.000 euro), Enpresentzako kanpo sustapeneko ekintzak. Nafarroako 2014-2020 EGEF PE (80.000), Industrian inbertitzeko diru-laguntzak. Nafarroako 2014-2020 EGEF PE (1.195.000), Ekintzailetza Plana. ETEen lehiakortasuna sustatzea (120.000), Ikertzaileak eta langile teknologikoak kontratatzeko laguntzak, industriako doktoregoak, ikertzaileen mugigarritasuna (158.000), I+G proiektuetarako diru-laguntzak. Nafarroako 2014-2020 EGEF PE (659.000), I+G proiektu estrategikoetarako diru-laguntzak. Nafarroako RIS3 (302.000), Ederbidea proiektuko azpiegiturak eta obrak (262.000), eta Azterlanak eta proiektuak (244.000 euro).

 

Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala irabazi-asmorik gabeko fundazio gisa eratuta dago. “CENER-CIEMAT Fundazioa” du izena, eta zenbait erakunde publiko daude haren patronatuan, hala nola Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa, Ciemat, Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioa eta Nafarroako Gobernua.

 

Fundazioak xede hauek ditu: enpresen I+G+B jarduerarako laguntza ematea, zerbitzu teknologikoak eskainiz eta kontratupeko I+G proiektuak eta aholkularitzakoak eginez; energia ekoizpenerako eta aprobetxamendurako teknologiak garatzea, ikerketa eta garapenaren bidez; eta energia berriztagarrien hedapen ahalik eta handiena lortzea energia sisteman, arazo teknikoak nahiz sistemako agenteen arteko harremanen ingurukoak konpontzeko behar diren tresnak eta zerbitzuak sortuz.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen du foru legez arautu behar direla Nafarroako aurrekontu orokorrak, bai eta haietan egindako aldaketak ere, kreditu bereziak edo kreditu-gehigarriak emateari buruzkoak badira. Beraz, 2018ko Aurrekontuan esleitutako kreditua nahikoa ez denez, bidezkoa da legea onestea, kasu honetan irakurraldi bakarrean.

 

Foru lege proiektua (136. NPAO, 2018-11-13koa)