2020ko urriaren 26ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, URRIAK 26– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 26, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROIEKTUAK
- Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazio edo Nafarroako Foru Berriaren Testu Bategina onesten duena.
- Kreditu-gehigarri bat, 164.243 eurokoa, eta kreditu berezi bat, 750.000 eurokoa, ematekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa finantzatzeko. Foru lege proiektuari buruzko eztabaida azaroaren 5eko Osoko Bilkuran eginen da.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berariazko plan bat abiaraz dezan, marokoarrak gure erkidegoan integratzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearena, Nafarroako kirolaren egungo egoera azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Osasuneko kontseilariarena, COVID-19aren pandemia gaur egun gure erkidegoan zertan den eta hari eusteko neurriak azal ditzan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, balora ditzan 2014-2019 aldiko Osasun Mentalaren programari buruz Kontuen Ganberak eginiko txostenean ageri diren konklusio eta gomendioak, baliabide sozial eta soziosanitarioei dagokienez. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- NICDOko kudeatzailearena, murriztapen berriak direla-eta enpresaren egungo egoera azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Antzerki dokumentaleko Proyecto 43-2 konpainiak informa dezan indarkeriari eta haren ondorioei buruz egin duen trilogiaren gainean. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- "Tximeleta" Nafarroako Autokarabanen Turismoaren Elkarteko ordezkari batek haien beharrak eta eskaerak azal ditzan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretuari buruzko epaiak ukitutako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen ordezkaritza batek haien egoera azal dezan. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- SOSPRESOAK COVID-19 dinamikako ordezkariek "normaltasun berriaren" fasean espetxeen eta presoen egoera azal dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa de Simón Cabalero andreak aurkeztu dute.
- Bisita Nafarroako Artxibo Nagusira. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- 2020-21 ikasturterako gradu eta master ikasketetarako beken deialdiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
- Bikote egonkorren erregistro bakarra sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga andreak aurkeztu du.
- Etxebizitza egokirako sarbiderik ez duten pertsonen berrogeialdiak bermatzeko bitarteko baliabideei buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- Biosferaren Munduko Erreserbaren eta Errege Bardeako Parke Naturalaren mugan parke eoliko bat instalatzeko proiektuari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- COVID-19aren krisiak Nafarroako Foru Komunitateko emakumeengan duen eraginari buruzko azterlanari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Honako galdera hauek berrestea: lana eta familia bateragarri egiteari dagokionez Gobernuak eta CENek, UGTk eta CCOOk adostutako laguntza ekonomikoei buruzkoa (10-20/PES-00120); Mendigorria-Garesko osasun barrutia berrantolatzeari buruzkoa (10-20/PES-00137); eta Etxabakoizko Nikasio Landa ikastetxe publikoari buruzkoa (10-20/PES-00197). EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Musika eskola eta kontserbatorioetarako kontingentzia plan berezi bat taxutzeari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Nastat-en galdetegiari buruzko galderak erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Kirol-ekitaldien babesletzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Unibertsitate-ikasketetarako 2020/21 ikasturterako beka-deialdiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Konfinamendu-egoeran dauden ikasleen ebaluazio-probei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako hizkuntza eskolen kontingentzia planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Nastat-en galdetegiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Transferentzia arrunten aparteko funtsa ordaintzeari buruz, COVID-19ak 2020ko ekitaldiko udal aurrekontuetan duen inpaktua apaltzeko: Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Estatuak autonomia-erkidegoetako gizarte-zerbitzuetarako duen 300 milioiko aparteko funtsari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- COVID-19aren pandemiak eragindako aparteko gastuak arintzeko egoitzak finantzatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren 2019ko oroitidazkia.
- Eledunen Batzarrak Nafarroako Arartekoaren Bulegoaren 2021erako aurrekontu-proiektua onetsi du. 849.800 eurokoa da aurrekontu hori (% 7,1+).
- Eledunen Batzarrak heldu den azaroaren 2ko bilkurarako utzi du Nafarroako Parlamentuaren 2021eko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua. 14.596.900 eurokoa da aurrekontu hori (%3,4 -)
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, interpelazioei buruzko araudi berria onetsi du. Erabakitakoaren arabera, osoko bilkura bakoitzean gehienez ere bi interpelazio eztabaidatuko dira. Salbuespenez, hiru interpelazio eztabaidatu ahalko dira Mahaiak, Eledunen Batzordeak erabaki loteslea hartu ondoren, erabakitzen badu, Nafarroako Gobernuak eskatuta –ahal dela asteleheneko 09:30ak baino lehen–, interpelazio baten eztabaida atzeratzea, Erregelamenduaren 186. artikuluko 3. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.
Taldeek osoko bilkura bakoitzean interpelazio bakarrerako eskubidea izanen dute. Talderen bati interpelazio baino gehiago badagozkio, hurrengo kontroleko –interpelazioak eta galderak– osoko bilkuraren gai-zerrendan sartuko da.
Interpelazioen banaketa seiko multzotan eginen da, eta talde parlamentarioek honako kupo hau izanen dute: Navarra Sumak, 2; PSNk, 1; Geroa Baik, 1; EH Bilduk, 1; Talde mistoak, 1 –Podemos-Ahal Dugu eta I-E txandaka sartuko dira seiko multzo bakoitzean–. Gai-zerrendan sartzeko, kontuan hartuko da talde bakoitzari dagozkion interpelazio kopurua, handitik txikira.
Talde parlamentario batek uko egiten badio edo interpelaziorik ez badu aurkezten bere txandan, txanda galduko du eta dagokion hurrengo txandara arte itxaron beharko du beste interpelazio bat aurkezteko.
Kasuko gai-zerrendan interpelazio bat sartzeko epea amaituko da gai-zerrenda horri dagokion osoko bilkura eginen den astearen aurreko osteguneko 17:30ean. Interpelazioa gai-zerrendan sartu ahal izateko bost egun igaro behar dira NPAOn argitaratu zenetik, edo hiru, arrazoituriko premia bada.
- Mahaiak, Bozeramaileen Batzordeak erabaki loteslea hartu ondoren, onetsi du Nafarroako Parlamentuan jarduera presentzialera itzultzeari dagokionez COVID-19 koronabirusari aurre egiteko Kontingentzia Plana aldatzeko proposamena, azaroaren 9ra arteko indarraldia izanen duena, Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduan ezarritakoari egokitze aldera.
Besteak beste, legebiltzarraren egoitzako edukierak % 30era murriztu dira, bertan behera utzi dira Parlamentuz kanpoko jarduera presentzialak, legebiltzarraren egoitzako fatxadaren argiztapenak izan ezik, eta kafetegi zerbitzua bertan behera utzi da.
Gainera, gomendatzen da Nafarroako Parlamentuko egoitzan gerta daitezkeen bisitak –Lehendakaritzaren, Mahaiaren edo taldeen bulegoetara– eta lan-bilkura guztiak modu ez-presentzialean burutu daitezen eta, halakorik ezean, gehienez ere sei laguneko presentziarekin. Hori guztia ezertan galarazi gabe bete behar direla COVID-19 prebenitzeko osasun agintariek ezarritako segurtasun eta higiene neurriak eta Legebiltzarreko gune bakoitzeko gehienezko edukiera.
Jarduera presentzialari buruz hartutako neurrien arabera, Osoko Bilkuraren bilera ohikoetara honako hauek bertaratuko dira: Gobernuko lehendakaria eta gehienez ere bi kontseilari, Mahaiaren bost kideak, legelari nagusia edo haren ordezkoa eta talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteak izendatutako kideak ere; azken horiek honela banatuko dira, beren garrantzi numerikoari begiratuta: Navarra Sumako 2, PSNko 2, Geroa Baiko 2, EH Bilduko 2, Podemos-Ahal Duguko 1 e I-Eko 1.
Hala ere, kontroleko osoko bilkuretara –galderak eta interpelazioak– soilik joan ahalko dira talde parlamentarioen eta foru parlamentarien elkartearen eledunak edo haien ordezkoak. Aldiz, Nafarroako Gobernuko lehendakaria gehienez ere bost kontseilarik lagunduta joan ahalko da.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, Nafarroako Parlamentuak katedra- eta adierazpen-askatasunaren erabileran Nafarroako Unibertsitate Publikoa babesteko eta defendatzeko konpromisoa hartzekoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu Navarra foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute; eta Navarra Sumak aurka bozkatu du.
Erabaki proposamenak honako hau zioen:
- “Nafarroako Parlamentuak katedra- eta adierazpen-askatasunaren erabileran Nafarroako Unibertsitate Publikoa babesteko eta defendatzeko konpromisoa hartzen du”.
* Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren aldaketa, zeina Osoko Bilkurak iragan ostegunean, hilaren 15ean, onetsi baitzuen, ostegun honetan sartuko da indarrean, urriaren 22an, NPAOn bezperan argitaratu ondoren. Hortik aitzina, adierazpen instituzionalak aho batez onetsi beharko dira.
Archivos adjuntos