2020ko uztailaren 3ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –OSTIRALA, UZTAILAK 3– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –ostirala, uztailak 3–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren izapideak egin ditzan Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin, Lizarrako osasun etxearekin partekatzen dituen instalazioen lagapena/dohaintza egiteko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Etxebizitzako zuzendari nagusiak orain arte etxebizitza hutsen errolda egiteko eta 'Zure etxebizitza hutsa gure etxea izan daiteke' programa sustatzeko egindako kudeaketen berri eman dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Kontuen Ganberako lehendakariak "Tracasa Instrumental SLri egindako enkarguak (2017-2019)" izeneko fiskalizazio-txostena aurkeztu eta azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Kontuen Ganberako lehendakariak “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordainsari aldakorrei buruzko fiskalizazio-txostena (2018-2019)” azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak informa dezan Nafarroako Kontuen Ganberak Tracasa Instrumental enpresa publikoaren 2017-2018 aldiari buruz jaulkitako analisiaz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak informa dezan Agoizko Siemens-Gamesa enpresaren itxiera saihesteko egin diren negoziazioei buruz, bai eta enpresako langileen enplegagarritasunerako etorkizuneko planei buruz ere. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak azal ditzan Tracasa Instrumental SL enpresari 2017-2019 aldian egindako enkarguei buruzko fiskalizazio-txostenaren konklusioak. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak azal ditzan Tracasa Instrumental SL enpresari 2017-2019 aldian egindako enkarguei buruzko fiskalizazio-txostenaren konklusioak, zeinek Trabajos Catastrales SA ukitzen baitute. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak azal dezan zein neurri hartuko dituen Agoizko SIEMENS GAMESA enpresaren deslokalizazioa ekiditeko eta bertan lan egiten duten 239 pertsonen lanpostuei eusteko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako kontseilariak informa dezan Gamesak Agoizko lantegia ixteak gure erkidegorako izanen dituen enplegu-ondorioei buruz, bai eta ukituta suertatuko diren 239 pertsonak lan-merkatuan berriz sartze aldera Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egin asmo dituen jarduketei buruz ere. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- ALYNA-NALYE Elkarteak (Asociación enfermedad Lyme Navarra-Nafarroako Lyme gaixotasun Elkartea) informa dezan bere egoerari eta eskakizunei buruz. Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza hitzarmena, Nafarroako Ubidea egitekoa, gaurkotzen duen hirugarren akordioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Bizi-baldintzei eta gizarteari buruzko 2018ko inkestaren gainekoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan bizilekua duten biztanleen kopuruaren eta dauden etxebizitzen kopuruaren arteko erlazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- SIEMENS GAMESA enpresak jaso dituen laguntzei edo dirulaguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK. AURREKONTUEN KONTROLA:
"Tracasa Instrumental SLri egindako enkarguak (2017-2019)” izeneko txostena, Kontuen Ganberak egina.
BESTELAKO GAIAK:
- Nafarroako Parlamentuan jarduera presentzialera itzultzeari buruzko Kontingentzia Planaren aldaketa onetsi da.
- Parlamentuko Osoko Bilkurak zein batzordeek 2019ko abuztutik 2020ko maiatzera bitartean onetsitako ebazpenen betetze-egoera.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten baitizkie Agoziko Siemens Gamesako plantan iragarritako itxierak ukitutako 239 langileei. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie Agoziko Siemens Gamesako plantan iragarritako itxierak ukitutako 239 langileei.
Nafarroako parlamentuak adierazten du ez dagoela ados produkzioa beste leku batera eramateko erabakiarekin, eskualdeko ingurune sozial eta ekonomikoan izanen duen inpaktuagatik.
Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari dei egiten dio, Trantsizio Ekologikorako Ministerioarekin, enpresarekin eta sindikatuekin batera jardun dezan, enplegua mantentzeko eta Nafarroa energia berriztagarrien arloan erreferentziako erkidego gisa finkatzeko helburuarekin”.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten baitie erantzukizunez joka dezaten, batez ere San Fermin jaiak bertan behera geratuko diren datozen egunetan. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“- Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten baitie erantzukizunez joka dezaten, COVID-19arekin kutxatzeko arriskua minimizatze aldera osasun agintariek emandako gomendioak bete ditzaten, batez ere San Fermin jaiak bertan behera geratuko diren datozen egunetan.
- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren , Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren gomendioekin, osasun publikoa dela-eta uda honetan herrietako jairik egin ez dadin”.
- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu hezkuntza sistemaren helburu nagusia dela herritar guztientzako kalitatezko hezkuntza lortzea. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute; eta Navarra Sumak alde bozkatu du.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak adierazten du hezkuntza sistemaren helburu nagusia dela herritar guztientzako kalitatezko hezkuntza lortzea,tratuan eta hezkuntzarako eskubidean berdintasuna bermatuz pertsona guztientzat, ikasketak zein hezkuntza saretan egiten dituzten kontuan hartu gabe.
Nafarroako Parlamentuak adierazten du osasun krisiaren ondorioz hezkuntzara bideratutako baliabide publikoen igoera erabili behar dela funts publikoen bidez sostengatutako hezkuntza sistema osoa finantzatzeko, bazterketarik gabe”.