2022ko urriaren 24ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko URRIAK 24– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 24, 10:00etan–, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Aparteko kreditu bat ematen duena, 20.000.000 eurokoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamenturako. Azaroaren 3ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.
INTERPELAZIOAK:
- Next Generation Europako funtsen kudeaketaren arloko politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako 2019-2023rako Kulturaren Plan Estrategikoaren ezarpen-mailari eta ebaluazioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.
- Enplegu politika aktiboei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bide egokiak sor ditzan Nafarroako museoak Kultura eta Kiroleko Ministerioak sustatutako “Museoak sarean. Bidaiatu eta ezagutu” programari atxiki dakizkion. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du. Kultura eta Kiroleko Batzordea.
AGERRALDIAK:
Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, azal ditzan SENDAVIVA NICDOren mendeko izatera pasatzeko arrazoiak. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Mundubat fundazioaren ordezkaritza batekin, “Emakume nekazarien parte hartze politikoa Espainiako estatuan” txostena aurkez dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Adinekoen aldeko Ituna elkarteko ordezkaritza batekin, gaur egun egiten ari diren jarduerak eta etorkizunerako aurreikuspenak aurkez ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Burlatako Udaleko alkatearekin eta arduradunekin, azal ditzaten Burlatako artxiboan egindako jarduketak –azken uholdeek kalte larria eragin zioten– eta haren egoera gaur egun. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- HAZIAK tutoretzapean egondako pertsonen Nafarroako elkartearekin (tutoretzapean dauden eta tutoretzapean egondako pertsonei zuzendua), azal ditzan elkartearen helburuak, egiten duten lana eta ordezkatzen dituzten pertsonen errealitatea. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua egokitzeko Ponentziaren 2022ko urriaren 19ko erabakia, eta onetsi dute ponentziaren lanak amaitzeko epea azaroaren 30era arte luzatzeko eskaera.
AHOZKO GALDERAK:
-PLAINFONAren aldaketari jarraikiz Ingurumena Zaintzeko Atalak izanen duen paperari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Larragako ikastetxe publikoan D ereduko lerro bat irekitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Eliza Katolikoaren barnean osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimen errekonozimendurako batzordea eratzeari eta lanean hasteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.
- Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lan-eskaintza publikoei eta oposizio-lehiaketen deialdiei eta egutegiei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Iruñeko 72-22 Topaketei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.
- Nafarroako administrazio publikoetan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak egiteko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 4. eta 6. artikuluei eta bosgarren xedapen gehigarriari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Enpresen gainkostu energetikoak finantzatzeko laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Galdara komunitarioen erabiltzaileen energia-kontsumoko fakturen garestitzeari aurre egiteko laguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak osasun-sistemako profesionalak babestearen inguruan egindako adierazpenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Nekazaritzako elikagaien SEEPEaren Ebro Food Valley proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren kudeaketaren ondorioz Foruzaingoan sortutako egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- Toki entitateei libreki erabakitzeko zenbatekoak ordaintzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.
- 2018ko Poliziei buruzko Legearen erregelamendu bidezko garapenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.
- Lekaroz-Baztan Enpresa-campusaren enpresa-mintegiaren proiektuaren inguruan egindako informazio-eskaerei ez erantzuteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Foru Komunitatean Banda Zabala Hedatzeko II. Planari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.
- Automobilgintza-sektoreko enpresak eta lanpostuak mantentze aldera Nafarroako Gobernuak dituen ekimenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako gizarte- eta ekonomia-eragileek Interreg POCTEFA Lurralde Lankidetzako programan parte hartzea bultzatzeko ekintzei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
- Apustuen gorakadari aurre egiteko hartu beharreko neurriei buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Nafarroan arrazoi ideologikoetan oinarritutako gorrotozko delituen inguruko gida bat argitaratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Galdera errepikatzea, Nafarroako Gobernuaren baimenari buruzkoa, Sodena, Albyn Medical eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko hitzarmenerako, 2020an osasun alorreko materiala erostearen inguruan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Ez da onartzen Nafarroako Gobernuak maskaren balizko erosketetarako modu proaktiboan kontaktatu zituen enpresei buruzko galdera errepikatzea (birformulatu beharko da). Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. La
- Ez da onartzen enpresek maskarak erosteko egindako eskaintzei buruzko galdera errepikatzea (birformulatu beharko da). Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Netquality SL enpresak 2014tik jasotako dirulaguntzei buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- Bardeetako 2 zenbakiko ureztatzaileen elkartearekin egindako akordioari buruzkoa, Figarolgo kontzejuko Bi erresumen urmaeleko KBB eta BBEaren hezegunearen habitataren kolapsoa konpontzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin eta Bardeetako 2 zenbakiko ureztatzaileen elkartearekin egindako lankidetza-akordioa amaitzeko aurreikusitako datari buruzkoa, Figarolgo kontzejuko Bi erresumen urmaeleko KBB eta BBEaren hezegunearen habitataren kolapsoa konpontzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Figarolgo kontzejuko Bi erresumen urmaeleko KBB eta BBEaren hezegunearen habitataren kolapsoa konpontzeko larrialdi-plan bat ote dagoen jakiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Ingelesez Ikasteko Programa (PAI) Nafarroako hezkuntza-sistemako hizkuntza-eredu bilakatzeko dekretuaren idazketa kudeatzeko aholkularitza pribatu bat kontratatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko ekainean egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena, eta agindu dute Nafarroako Gobernuari igor dakion.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren idazkia, foru legeen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izandako negoziazioei buruz informatzen duena. Horri dagokionez, adostu dute Nafarroako Gobernuari informazio zehatzagoa eskatzea, halakorik baldin badu, konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzea ekarri duten arrazoiei buruz.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Parlamentuaren 2022ko Barometroa - Gazteriaren zaurgarritasuna egiteko galdetegi-proposamena (I-COMMUNITAS taldeak aurkeztu du).
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntzako proiektuak 2021eko ekitaldian zehar egiteko dirulaguntzetarako deialdia onetsi du.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Parlamentuaren, Nafarroako Unibertsitateko Parlamentu Zuzenbideko Ikasgelaren eta Manuel Giménez Abad fundazioaren arteko Hitzarmena onetsi du, Parlamentua eztabaidagai garai berri batean liburua editatu, argitaratu eta zabaltze aldera.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren atalondoan 1903 Viaggio in Italia-Italia Ramón y Cajalen begiradapean erakusketa jartzeko proposamena. 2023ko martxoaren 17tik 31ra egonen da ikusgai.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan egitea Hitzorduak: Entzunaz bizikidetza eraiki - Escuchar para construir la convivencia jardunaldia. Mahai-ingurua, hainbat indarkeriaren biktimen artekoa, Nafarroako Gizarte Foro Iraunkorrak antolatua. Azaroaren 4an izanen da, Osoko Bilkuren aretoan, 18:00etan.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.
2.- Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du heldu den urriaren 26an, 12:00etan, Nafarroako Hiru Hamabi elkartearekin batera.
3.- Nafarroako Parlamentuak kolore urdinez argiztatuko du bere fatxada urriaren 26an”.
- Eledunen Batzarrak adierazpen bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu arbuiatzen dituela Aragoiko Gobernuko lehendakariaren hitzak, zeinen bidez zalantzan jarri baitu Nafarroaren autonomia fiskala, Foru Komunitateari sozietateen zerga propioa mantendu, ezarri eta arautzea ahalbidetzen diona. Navarra Sumak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatzen dituela Javier Lambán Aragoiko Gobernuko lehendakariaren hitzak, zeinen bidez esan baitu Nafarroako Foru Komunitatearen autonomia fiskala –Nafarroari sozietateen zerga propioa mantendu, ezarri eta arautzea ahalbidetzen diona– “benetan mingarria eta jasanezina” dela eta horretara ohitu beharra dagoela “Konstituzioaren sorrerari bide eman zioten inguruabarrek berekin ekarri zutelako”.
2.- Nafarroako Parlamentuak adierazpen hau Aragoiko Gobernuko lehendakariari jakinaraziko dio".
* Bi adierazpenak aho batez onetsi dituzte bertaratuek. I-Eko eleduna ez zegoen bertan.