2023ko azaroak 6ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko AZAROAren 6a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 6–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU-LEGE PROIEKTUAK:
- Eledunen Batzarrak erabaki du ez onartzea Mahaiak 2023ko urriaren 31n hartu zuen erabakia berraztertzeko UPN talde parlamentarioak egindako eskaria. Haren bidez, izapidetzeko onartu ziren honako foru-lege proiektuari aurkeztutako 3 zuzenketa: kreditu berezi bat ematea, alderdi eta formazio politikoei ordain dakien 2023ko maiatzaren 28an egin ziren Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeetako gastuak finantzatzeko dirulaguntza.
UPNk uste du hiru zuzenketa horiek ez dutela zerikusirik foru-lege proiektuaren xedearekin eta, horrenbestez, Erregelamenduaren 147.8. artikulua urratzen dela, eta iragarri du errekurtsoa aurkeztuko diola Eledunen Batzarrari (5 eguneko epea).
Eledunen Batzarrean, Nafarroako Alderdi Popularrak eta VOXek berraztertzeko eskaria babestu dute, baina PSN, EH Bildu eta Contigo-Zurekin aurka agertu dira. Mahaian, lehendakaria ez zegoenez, eskaria bertan behera geratu da berdinketa gertatu delako: UPNko bi ordezkariek alde bozkatu dute eta, aldiz, PSN eta Bilduko ordezkariek aurkako botoa eman dute.
- Nafarroako arrantzaren kudeaketari buruzkoa.
FORU-LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren kontrako iritzia, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legea aldatzeko foru-lege proposamena dela-eta. Foru-lege proposamena Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu zuen.
- Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Arrunta.
INTERPELAZIOAK:
- Etxebizitzaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Foru Komunitateko herritarren segurtasunik ezari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kirolean egoera sexistei aurre egiteko laguntza-zerbitzua sor dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da konektibitate publikoaren aldeko apustua egiten jarrai dezan erreferentziako zentroetan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da politika fiskal arduratsua ezartzen jarrai dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kirolean berdintasuna ziurtatzeko plan bat taxutu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lehentasunez eta albait azkarren izapidetu dezan gure herrian modu ilegalean sartzen diren etorkin guztien berehalako kanporaketa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, urriaren 29an hedabide bati egin zizkion adierazpenak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Birformulatzekotan geratu da.
- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen administrazio-karrera abian jartzeari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, gure erkidegoan enplegua zertan den azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Nafarroako Gazteriaren Kontseilurako dauzkan planak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren lehendakariarekin, jardunean dagoenetik egindako zuzemenei buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:
- Talde parlamentarioek ordezkariak izendatzea Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentziak egindako txostena nahiz Parlamentuaren 2018ko azaroaren 8ko Osoko Bilkurak onetsitako erabakia betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola egiteko batzorde berezirako. UPNtik, Miguel Bujanda (titularra) eta Félix Zapatero (ordezkoa); PSNtik, Ainhoa Unzu (t) eta Javier Lecumberri (o); EH Bildutik, Mikel Zabaleta (t) eta Adolfo Araiz (o); Geroa Baitik, Pablo Azcona (t) eta Mikel Asiain (o); PPNtik, Irene Royo (t) eta García Malo (o); Contigo Zurekinetik, Daniel López (t) eta Carlos Guzmán (o); Voxetik, Emilio Jiménez eta Maite Nosti (o).
AHOZKO GALDERAK:
- Gaixotasun hemorragiko epizootikoak Nafarroan duen eraginari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Birformulatzekotan geratu da.
- Ondare jasangarriaren estrategian aurrerabidea egiteko lan-ildoei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.
- "Nafarroako Erribera" nahiz beste helmuga batzuen jasangarritasun turistikoari buruzko plana betetzeko epeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.
- Iktusaren arreta integralari ekiteko plan estrategikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Birformulatzekotan geratu da.
- Ostalaritzako establezimenduetan paratutako apustu-terminalei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Arantxa lzurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.
- Errekuntza ibilgailuak ibilgailu elektriko bihurtzea ahalbidetze aldera Nafarroako Gobernuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- "Negozioen Errelebo Poltsa" programari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.
- Galdera, eliza katolikoaren baitan nahiz hark Nafarroan egindako jardueretan sexu-erasoen biktima izan direnen identifikazioa eta aitorpena zabaltzeko neurriei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Gazteen enpleguari buruzkoa programa-akordioa betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
- Davalor dela-eta irekitako auzi judizialari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Administrazio publikoan sartzeko euskaraz jakin beharrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Galdera, administrazioko langileen administrazio-karrera eta justizia jauregi berria abian jartzen ez badira eraikiko diren ospitaleei eta ikastetxeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Kanarietatik heldu diren etorkinei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
- Karbono-hustubideen proiektuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.
- Galdera, jakiteko zer dela-eta ez diren aplikatu Gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean jasotako kenkariak. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.
- Kulturari buruzko 2024-2028 Plan Estrategikoko parte hartzeko prozesuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak 12/2023 Foru Legea aplikatzeko eta 2024ko aurrekontuetan lanbide-karrera ordaintzeko aurrekontu-partida bat sortzeko konpromisoa hartuko duen. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortíin andreak aurkeztu du.
- AUNA proiektuaren emaitzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.
- Nafarroako bide publikoei eta ibilbide berdeei buruzko foru-lege proiektu bat aurkezteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Eskaria, zahar-etxe publiko eta itunduetako itxaron-zerrendei buruzko galderari erantzuteko epea luza dadin. Galdera EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu zuen.
- Nafarroan minbizia artatzeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legea aldatzen duen uztailaren 1eko 21/2022 Foru Lege betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Arantxa lzurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.
- Iruñean emakumearen aurkako indarkeriaren arloko eskumena izanen lukeen bigarren epaitegi bat sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.
- Nafarroan errepide bidezko hiriarteko garraio publikoaren emakida berri guztiei buruz erabiltzaileek egiten duten balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Garraio publikoaren emakida berrietan bidaiari kopurua igotzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Ibilgailu gidaridunen errentamenduaren bidezko bidaiarien garraio-zerbitzuak emateko baldintzak ezartzen dituen foru-dekretuaren proiektuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Zahar-etxeetan osasun-laguntzaren arloan atzemandako irregulartasunei eta gabeziei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Zahar-etxeetan osasun-laguntzaren arloan atzemandako irregulartasunei eta gabeziei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- AUNAko proiektu pilotuarekin sortutako kontratuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- AUNAko proiektuaren baitan errenta bermatuaren hartzaile diren pertsonei zuzendutako proiektu pilotuko hautaprozesuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 31ko agerraldian egindako adierazpenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Tokiko Gazte Politika Koordinatzeko Batzordeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Gazteriari buruzko Foru Lege berriari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Baztango gazteen aterpetxeko Pumptrack-pistari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Altsasuko gazteen aterpetxeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Gazteriaren arloko politiken garapena finantzatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Gazteriako zuzendariorde nagusiaren postuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- COVID-19aren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzute aldera langile autonomo laguntzaileei emandako laguntzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- Proiektu bat foru erkidegoaren interesekoa dela aitortzeko orduan Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak darabiltzan irizpideei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2023ko urriaren 31ko erabakia, zeinaren bidez onetsi baitu 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastu ez-finantzarioaren muga.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2023ko hirugarren hiruhilekoan emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa, Nafarroako Gobernuak aurkeztua.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute 6245-2023 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoan pertsonatzea. Errekurtsoa Nafarroako 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen azken xedapenetan bigarrenaren apartatu hauen aurka jarri da: bat –"Irabazi asmorik gabeko enplegu-zentro bereziak edo irabazi asmorik gabeko entitateak, aurrez laneratze- eta gizarteratze-zentro gisa kalifikatuak izan diren laneratze-enpresen sustatzaile badira %100ean"–; sei –"espezialitate artistikoan eta antzeko jardueretan adjudikatzekoak diren kontratuak"–, eta zazpi.2––. Konstituzio Auzitegiak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak ez dute onetsi UPN eta PPN talde parlamentarioek aurkeztutako kexa-idazkia, lehendakariak pasa den azaroaren 2ko osoko bilkuran izandako jokabidea dela-eta.
Bi talde horiek zalantzan jartzen dute EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeetako zenbait parlamentarik “zapi palestinar militarra” janzteko baimena, uste baitute zapi hori agintari palestinarrek dituzten autodeterminazio eta independentzia helburuekin bat egitearen ikur dela eta, horrenbestez, Erregelamenduaren 139.1. artikuluaren aurkakoa dela, bertan xedatzen baita “irudi edo grafismo iraingarriak” erakusteko debekua. Gainera, UPNk 2016ko txosten juridiko bat aipatu du.
Eledunen Batzarrean, soilik Voxek babestu du UPN eta PPNren jarrera. Mahaian, lehendakaria ez zegoenez, eskaria bertan behera geratu da berdinketa gertatu delako: UPNko bi ordezkariek alde bozkatu dute eta, aldiz, PSN eta EH Bilduko ordezkariek aurkako botoa eman dute. Berdinketaren ondorioz, UPNren beste proposamen bat ezetsi da. Haren bidez eskatzen zen aurreko osoko bilkuran gertatutako egoeraren parekorik gertatzen denean, bilkura etetea eta Mahaiaren berehalako bilkura deitzea, horretarako eskaera bat egiten bada.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak azaroaren 9ko 17:30ak arte luzatu du Kultur Atrio proiektuaren arauak aldatzeko proposamenak aurkezteko epea.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Foru parlamentarien ordainsariei buruzko arauetako 9.4 artikulua aldatzea erabaki du, ekitaldi instituzionalak sartzeko balizko lokomozio-gastuak ordaintzeari loturiko jarduera parlamentarioen artean. Hona testua:
"9,4. Iruñetik kanpo bizi diren foru parlamentariek ordaina jasoko dute deituak diren parlamentu-bilkuretara etortzeagatik ordaindutako lokomozio-gastuengatik, bai eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiak baimendutako eta egoitza barruan egiten diren ekitaldi instituzionaletara etortzeagatik egindakoengatik ere, ekitaldi horietara gonbidatuak badira. Hala, hilero, eginiko kilometroei dagokien zenbatekoa ordainduko zaie, eguneko kalte-ordain bat gehienez ere. Bizilekutzat hartuko da kasuko foru parlamentaria erroldatuta dagoen udalerria”.
- Talde parlamentarioek ordezkariak izendatzea Iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren aurkako borrokaren jarraipen eta ebaluazioa egiteko Lan Batzorde Iraunkorrerako: UPNtik, María Jesús Valdemoros (titularra) eta Juan Luis Sánchez de Muniáin (ordezkoa); PSNtik, Ainhoa Unzu (t) eta Javier Lecumberri (o); EH Bildutik, Javier Onieva (t) eta Adolfo Araiz (o); Geroa Baitik, Mikel Asiain (t) eta Isabel Aranburu (o); PPNtik, Irene Royo (t) eta Alberto Picón (o); por Contigo Zurekin, Patxi Tuñón (t) eta Miguel Garrido (o); Voxetik, Nieves Sánchez eta Juan Mira (o).
- Talde parlamentarioek ordezkariak izendatzea Nafarroako Ingurumen Kontseilurako: UPNtik, Félix Zapatero (titularra) eta Miguel Bujanda (ordezkaria); PSNtik, Carlos Mena (t) eta Javier Lecumberri (o); EH Bildutik, Adolfo Araiz (t) eta Xebe Txoperena (o); Geroa Baitik, Blanca Regúlez (t) eta Pablo Azcona (o); PPNtik, José Cruz Pérez Lapazarán (t) eta Eva Gorri (o); Contigo-Zurekinetik, Ricardo Pradas (t) eta Juan Carlos Berasategui (o); Voxetik, Juan Mira eta Nieves Sánchez (o).
- Azaroaren 9ko 17:30ak arte luzatu da Nafarroako Parlamentuak Euskararen Nafar Kontseilurako izendatu beharreko bost kideak hautatzeko hautagaitzak aurkezteko epea.
- Nafarroako Parlamentuak Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikorako izendatu beharreko bi kideak hautatzeko aurkeztutako hautagaitzak. Honako hauek dira: Juan Frommknecht (UPN), Pedro Rascón (PSN) eta Irantzu Zabalza (Geroa Bai)
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion eskatzen zaion informazioa emateko betekizuna bete dezan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du Ume Goiztiarraren Mundu Eguna dela-eta 2023ko azaroaren 17an Legebiltzarraren egoitzaren fatxada morez argiztatzea.
- Mahaiak “Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoaren eskaria onartu du, Saharako Herriarekiko elkartasuneko eta haren aldeko Europako 47. Konferentzian parte hartzera joateko. Eskaria taldeartekoaren koordinatzaileak aurkeztu du. Konferentzia Toledon izanen da, abenduaren 1ean eta 2an.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Diabetesaren Mundu Egunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du azaroaren 14an ospatzen den Diabetesaren Mundu Egunarekin. Eta ekitaldi bat eginen du egun horretan, 13:00etan, ANADIrekin batera.
2. Nafarroako Parlamentuak bere fatxada urdinez argiztatuko du azaroaren 14an.
3. Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.
4. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du gaixoen eta profesionalen diabetes arloko prestakuntza eta hezkuntza areagotzeko neurriak sustatzea.
5. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgaitasuna sustatzea, eta aldeztu egiten ditu ANADIk Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta antolatu dituen jarduerak”.
- Eledunen Batzarrak atzera bota du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere arbuio sendoa adierazten baitu 2017ko estatu-kolpe separatistaren arduradunei amnistia ematea dela-eta. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
UPNk alde bozkatu du, PSNk aurka, eta gainerakoek ez dute hitzik hartu.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Gure arbuio irmo eta sendoa adierazten dugu Pedro Sanchezen asmoa dela-eta, alegia, Kataluniako kolpistei amnistia emateko lege bat adostuta Espainiako Gobernuko presidente gisa inbestitua izatea.
2. Diputatuen Kongresuan Nafarroako probintzia ordezkatzen duten bost diputatuetako bakoitzaren erantzukizunari eta duintasunari dei egiten diogu, Espainiaren batasunaren, berdintasunaren eta justiziaren eraso honen aurka bozka dezaten.
3. Adierazten dugu Kataluniako kolpistei amnistia emateko lege baten alde edota lege hori ordain gisa jasotzen duen inbestidura baten alde bozkatzen duten diputatuak aurrekaririk gabeko traizio horren erantzule izango direla.
4. Adierazten dugu Gorte Nagusietako gobernu-organoek amnistiari buruzko legea izapidetzeari uko egiteko beharra, Espainiaren batasunaren, espainiar guztien berdintasunaren, gure demokraziaren, Konstituzioaren eta Zuzenbide Estatuaren aurkakoa baita.
5. Erabaki hau berehala helaraztea Diputatuen Kongresuko eta Senatuko lehendakaritza-organoei.
- Eledunen Batzarrak atzera bota du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen baitu ERCrekin negoziatu den amnistia, Botere Judizialaren independentziaren oinarriak kolpatzea dakarrelako. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPNk alde bozkatu du, PSNk aurka, eta gainerakoek ez dute hitzik hartu.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du ERCrekin negoziatu den amnistia, Botere Judizialaren independentziaren oinarriak kolpatzea dakarrelako, autonomien estatua ahulduko duelako, gutxiengo baten pribilegioak areagotuko dituelako eta Konstituzioak ezartzen duen espainiarren arteko berdintasuna urratuko duelako.
2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du Nafarroako herritarrak ez tratatzea hirugarren mailako espainiar gisa. Horretarako, beharrezkoa da Nafarroak beste autonomia-erkidego baten zorra bere gain hartu beharrik ez izatea berea ez den itun baten bidez; itun horretan, gainera, ez da aurreikusi araubide erkidetik kanpo dauden erkidegoek, hala nola Nafarroak, etekinik jaso ahal izatea.
- Eledunen Batzarrak atzera bota du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Nafarroak Estatuarekin duen Hitzarmen Ekonomikoa berrikustea eskatzen baitu, inbestidura-akordioetan Kataluniari zorra barkatu ondoren. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNk aurkako botoa eman du, eta gainerakoek ez dute hitzik hartu.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bidezko tratua eskatzen du Nafarroarentzat, herritarrek kalterik ez pairatzea akordio horiengatik eta egoera ekonomiko berean edo hobean dauden beste autonomia-erkidego batzuen zorrak bere gain hartu beharrik ez izatea.
2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du berehala berrikustea Estatuarekin dugun harreman ekonomikoa, kontuan hartuta Kataluniako autonomia-erkidegoari eta araubide erkideko gainerako erkidegoei 15.000 milioi euro barkatuko zaizkiela. Gogora ekarri behar da zorra barkatze horrek eragina duela Foru Komunitateko kontu ekonomikoetan, Estatuko kontuekin Hitzarmen Ekonomikoaren bidez duen harremana dela-eta.