Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Azaroak 20

2023ko azaroaren 20ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko AZAROAren 20a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 20–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- “Nafarroako Enplegu Planari” buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da eska dezan Gizarte Segurantzako erregimen ekonomikoaren kudeaketa eskualdatzea. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da NEKP Basoaren proiektua Nafarroako lurralde osora heda dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.

 

AGERRALDIAK:

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Sodena sozietate publikoak Parquenasari egindako finantza ekarpenen gaineko txostena azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, azal dezan 2023ko azaroaren 9ko Osoko Bilkuran migratzaileei igorritako mezua. Vox foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Berriz formulatzearen zain.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, 2021-2025 aldirako Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren garapenari eta betearazpenari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Klima Fundazioaren ordezkariekin, azal ditzaten klima aldaketari buruz egin duten lanaren emaitzak. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Nazio Batuen Erakundeko UNRWA Espainiako zuzendari exekutibo Raquel Martírekin, Ekialde Hurbileko errefuxiatuei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

 

AHOZKO GALDERAK:

-Nafarroako Gobernuak 12/2023 Foru Legea aplikatzeko eta 2024ko aurrekontuetan lanbide-karrera ordaintzeko aurrekontu-partida bat sortzeko konpromisoa hartuko ote duen jakiteko galdera erretiratzea. Galdera Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu zuen.

- Osoko bilkuretan Vox Nafarroa foru parlamentarien elkartearekiko gorrotoa sustatzen duten mezuei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

- Turismo bulegoak Zerbitzu Turistikoen Bulego bihurtzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Ikastetxeetan jasangarritasunaren koordinatzailea ezartzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematen dien azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarria betetzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Energia eolikoaren Europako industria babesteko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen lehen faseko handitze-obrei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Ikastetxeetan telefono mugikorraren erabilera mugatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Osasun arloko langileei lanbide-karrera ordaintzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- ETA banda terroristako buruzagi ohi Mikel Antzak koordinatutako irakurketa klubei eta saioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Baso-aprobetxamendua handitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Severiano Txoperena Matxikote jaunak aurkeztu du.

- Arku Atlantikoaren makroeskualdea sortzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Sare sozialetan edo bestelako aplikazio informatikoetan indarkeria matxista prebenitzeari eta desagerrarazteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Autobus-bidaiarien hiriarteko errepide-garraio publikoko Iruña-Donostia linearen lizitazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- G/710001/4700/414210 eta G/700000/4700/411102 partidak handitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Enpresa publikoetako lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko batzordea eratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Arantxa lzurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Garraio txartel bateratuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Ehizari buruzko lege-proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Muesko presa erromatarraren aztarnategiaren egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Sodenak Parquenasari egindako finantza-ekarpenak (2001-2023), eta hura argitaratzea agindu dute.

- Corellako Udalaren 2022ko kontuei buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Gobernuari eskatzea berehala aholkularitza eta laguntza eman diezaion Nafarroako Parlamentuan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako protokolo bat egin dadin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

Eskaera Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokari buruzko apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legearen esparruan kokatzen da (2023ko martxoaren 30eanonetsia). Lege horren  9. artikuluan Nafarroako Gobernuari “laguntza eta aholkularitza eman dezan” agintzen zaio, administrazio korporatibo, enpresarial eta sindikalek, bai eta irabazi-asmorik gabeko entitateek eta zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten era guztietako entitateek ere “arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako neurri espezifikoak edo protokoloak izan ditzaten”.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Kultur Atrio proiektuaren arauei aurkeztutako aldaketa-proposamenak aztertzeko epea amaituta, Mahaiak, adostasunik eza ikusita, arauak dauden bezala, aldaketarik gabe, uztea erabaki du.