Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 9

2023ko azaroaren 9ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –OSTEGUNA, 2023ko AZAROAren 9a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –osteguna, azaroak 9–, 09:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROIEKTUAK:

- Eledunen Batzarrak erabaki du ez onartzea Mahaiak 2023ko urriaren 31n hartu zuen erabakia berraztertzeko UPN talde parlamentarioak egindako eskaria. Haren bidez, izapidetzeko onartu ziren honako foru-lege proiektuari aurkeztutako 3 zuzenketa: kreditu berezi bat ematea, alderdi eta formazio politikoei ordain dakien 2023ko maiatzaren 28an egin ziren Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeetako gastuak finantzatzeko dirulaguntza. Beraz, behin onartuta, hiru zuzenketak gaur, azaroak 9, Osoko Bilkuraren gai-zerrendako lehenengo puntuan eztabaidatuko dira.

 

- Eledunen Batzarrak izapidetzeko onartu du Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko 2023-2024 Foru Legea.

Onartutako egutegiaren arabera, osoko zuzenketak aurkezteko epea azaroaren 17an amaituko da, 17:00etan. Erregistratuz gero, osoko bilkura deituko da azaroaren 23an. Aurrera egin ezean (testua Gobernuari itzultzea ekarriko luke), izapideek aurrera jarraituko dute.

Artikuluei zuzenketak aurkezteko epea azaroaren 23ko 17:00ak arte egongo da zabalik. Batzordean abenduaren 12 edo 13an eztabaidatuko da. Irizpena osatu ondoren, Osoko Bilkura abenduaren 21ean egingo da behin betiko eztabaidatu eta bozkatzeko.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK

Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzional bat; horren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu sozialisten eta alderdi demokratiko guztien egoitzen aurkako erasoak eta horien militanteen aurkako mehatxuak, irainak eta erasoakPSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute, eta Voxek aurka.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Gaitzetsi egiten ditugu sozialisten egoitzen nahiz alderdi demokratiko guztien aurkako erasoak eta horien militanteen aurkako mehatxuak, irainak eta erasoak.

 

2. Gaitzetsi egiten ditugu kontsigna frankistak, Gobernuko presidentearen aurkako oihuak eta irainak eta Franco diktadorearen aldekoak, baita ultraeskuineko taldeek deitutako elkarretaratzeetan errepikatzen diren Konstituzioaren aurreko sinboloak erabiltzea ere.

 

Konstituzioaren eta Gobernuko lehendakariaren aurkako eta Franco diktadorearen aldeko oihuak, eskuin muturreko taldeek deitutako elkarretaratzeetan errepikatzen direnak.

 

3. Eskatu egiten dugu amai daitezela alderdi politiko demokratikoen eta haien militanteen aurkako etsaitasunezko portaerak sustatzen dituzten gorroto-diskurtsoak.