Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Azaroak 22

2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuaren 726 zuzenketa partzial aurkeztu dira

Navarra Suma izan da, 367ekin, gastu partidetarako zuzenketa gehien aurkeztu dituen taldea

2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea amaitu da. Talde eta elkarte parlamentarioek guztira 726 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte. horietatik 695 dira gastu partidei buruzkoak eta beste 31 dira artikuluei buruzkoak.

 

Navarra Suma izan da aurrekontu ildoei zuzenketa partzial gehien aurkeztu dizkien taldea, 367 hain zuzen. Haren atzetik, Geroa Baik 94 aurkeztu ditu, PSNk 83, EH Bilduk 46, I-Ek 15 eta Podemos-Ahal Duguk 14. Horraino 637 zuzenketa, partida ekonomikoei aurkeztutako 726etatik. Gainerako zuzenketen sinatzaileak askotariko konbinazioetan elkartu dira.

 

PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk 8 aurkeztu dituzte, eta sei gehiago EH Bildurekin batera. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak 18 adostu dituzte.

 

PSN eta EH Bilduk bat sinatu dute elkarrekin, eta beste hiru Podemos-Ahal Dugurekin batera.

 

PSN eta Geroa Baik bi sinatu dituzte.

 

PSN eta Podemos-Ahal Duguk 1 sinatu dute.

 

PSN eta Izquierda-Ezkerrak 3 aurkeztu dituzte.

 

Geroa Bai eta EH Bilduk 8 sinatu dituzte, beste 7 Podemos-Ahal Dugurekin batera, eta 2 gehiago azken talde horrekin eta I-Erekin batera.

 

Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk 6 sinatu dituzte.

 

Horrez gain, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk 17 aurkeztu dituzte.  

 

Azkenik, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek 6 sinatu dituzte.

 

Artikuluei buruz, Navarra Sumak 17 aurkeztu ditu; PSN eta Podemos-Ahal Duguk 1 batera, beste 4 Geroa Baik ere sinatu ditu eta beste 8 EH Bildu eta Izquierda-Ezkerrak ere. Guztira, 31.

 

Mahaian eta Batzarrean onetsitako tramitazio egutegiaren arabera, abenduaren 12tik 16ra bitartean zuzenketa partzialak Ekonomia eta Ogasun Batzordean eztabaidatuko dira.

 

Azkenik, Parlamentuaren Osoko Bilkurak abenduaren 22an eztabaidatuko ditu Batzordearen irizpenak, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko eta Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko foru lege proiektuak direla eta (azken honi zuzenketak aurkezteko epea zabalik dago oraindik).

 

Azaroaren 17an 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuak gainditu egin zuen Navarra Sumak aurkeztutako osoko zuzenketa. Beste ezein taldek ez zuen onartu Kontu Orokorrak atzera itzultzea Legebiltzarreko talde gehiengodunak proposatzen zuen bezala.

 

2023ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua azaroaren 4an onartu zen izapidetzeko, eta 7an argitaratu zen NAOn.

 

Aurrekontua 5.748.951.173 eurokoa da; kopuru horretatik 5.238.730.313 euro gastu ez-finantzarioari dagozkio (Nafarroako Gobernuko departamentuak, Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Kontseilua), eta gainerakoa, 510.220.860 euro, finantza-gastuari (zorraren amortizazioa eta interesen ordainketa).

 

Gastu ez-finantzarioaren gehieneko zenbatekoa % 9,28 igo da 2022ko aurrekontuaren aldean. Azken horretan 4.767.034.210 eurokoa izan zen; beraz, zenbaki absolututan 471 milioiko aldea dago, horietatik 249 europar funtsei dagozkie.