Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Ekainak 10

2024ko ekainaren 10eko bilkura

ERABAKIAK, GAUR –ASTELEHENA, 2024ko EKAINaren 10a– EGINIKO BILERAN MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK HARTUAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 10–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Aldatzekoa 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Irakurketa bakarra.  Ekainaren 27ko Osoko  Bilkuran  eztabaidatuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroan parte-hartzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, mozio baten betetze-mailari buruzko kontuak ematekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Ez da bidezkoa.

Eskaria, mozio baten betetze-mailari buruzko kontuak ematekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Ez da bidezkoa.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-mailari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da ekimen adostuak bultza ditzan lanaldia murrizteko proiektu berritzaileak abian jartzeko saiakuntzak egiteari begira.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako farmazia-bulegoen ordutegiak eta guardiak manten ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusa adierazten die Gobernuko lehendakari Pedro Sánchezi nahiz bere gobernu osoari, separatismoaren pretentsioen aitzinean amore emateagatik eta amnistiaren legea onesteagatik. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernua premia dezan Eskola-jazarpenaren Prebentziorako Plan Nazionala taxutu dezan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behin betikoz onets dezan Nafarroako Lan Autonomoaren II. Plana. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da inbertsiorako laguntzak handitu ditzan enplegu-zentro berezietan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak aitortzen du frankismoaren krimenak gizateriaren aurkako krimenak direla, babestu egiten du Germán Rodríguezen senideek aurkeztutako kereila eta premiatzen du eskuin muturreko biktimen errrekonozimenduarekin jarraitzera. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da analisi bat egin dezan, tasa turistiko bat ezartzeko xedez, turismo-garapenaren ardatz gisa hartuko dituena udal-ikuspegia, jasangarritasuna eta ondarearen kontserbazioa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2023ko Plan Operatiboaren ebaluazioari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitateko Jokoari buruzko Legea garatzen duen foru-dekretuaren testuari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, Metka Egn Solar 29 SLU eta Metka Egn Solar 30 SLU merkataritza-sozietateek sustatutako Sangüesa I eta Sangüesa II instalazio fotovoltaikoak ezartzearen onura publikoaren deklarazioari buruz eta horiek ezarri nahi diren Kasedako herri-lurrei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Anesar-Joko Aretoetako Enpresaburuen Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, bere jarduerari buruz informa dezaten. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako ubidera (Itoizko urtegian hasi eta Bardean bukatuta), horren garapena ikusteko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Sarioko eraikinean dauden IRIS-Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Polora eta NAIR Center-Nafarroako Adimen Artifizialaren arloko Ikerketarako Zentrora, egiten ari diren lana bertatik bertara ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialistako Kevin Lucero Domingues jaunak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:

- Erregelamenduko Batzordearen erabakia, 2024ko ekainaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baita ponentzia bat eratzea  Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 26.2 artikuluan jasotzen den Jokabide-kodea aztertzeko eta onesteko.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan udako oporretan ordezteko planari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

- Toki-entitateetako kirol instalazioak berritzeko dirulaguntzen deialdiak dakartzan berritasunei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Nafarroako Plan Estrategikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Egoera erregularizatugabean dauden etorkinen desgaitasunaren eta mendekotasunaren balorazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan udarako giza baliabideez egindako kudeaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Nafarroako Ubidearen proiektuaren azterlan ekonomiko-finantzariorako tresnari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Caparrosoko Kristoren Elizari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Luzaideko ibiltokiaren eraikuntzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Funts publikoak kontzertuak finantzatu edo diruz laguntzeko erabiltzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak prebentzioko lurralde-ordezkariak sartzeari dagokionez proposatutako irizpideei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Kotizazio gabeko pentsioei, errenta bermatuari, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari eta etxebizitza alokatzeko osagarriari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Jakitekoa ea Orreagako Errege Kolegiatara gurpil-aulkian sartzerik dagoen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- INDAFek Espainiako Kirolaren Elkartearekin batera abiarazi duen prestakuntza-ikastaroari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- "ACD 5 Donejakue bideak, mila bide Nafarroan" helmugako turismo-jasangarritasunerako Plana izeneko partidari buruzkoa.  Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Fibromialgiadun paziente batek itxaron beharreko denborari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Erditzeak Lizarratik Iruñera bideratzeko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Osasun-garraioa baloratzeko baliatzen diren kalitate-adierazleei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Taxi-lizentzien eskualdaezintasunari dagokionez Taxiari buruzko Foru Legea alda dadin Arartekoak egindako gomendioari eta iradokizunari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Migratzaileek administrazio publikoekin duten harremana hobetzeko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- BIDEAN entre instrumental deklaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- BIDEAN enpresa publikoa abian jartzearen kostu ekonomikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

 - Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako deialdien ebaluazio-txostenak.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko urtarrilean eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasun-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko otsailean eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasun-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko martxoan eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasun-txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren idazkia, Klima-aldaketaren Nafar Herritar-batzarrari buruzkoa. Zehazki, Landa Garapeneko Batzordea premiatzen du ahalik eta lasterren gomendatzera (ekainaren 20rainoko epea irekitzen da, 17:30era arte) Klima-aldaketaren Nafar Herritar-batzarrari gomendio-txosten bat egiten lagunduko dioten adituak; gai honi buruzko adituak, hain zuzen: Klima-aldaketa dela-eta, zer egin behar dugu Nafarroan modu eraginkor eta sozialki bidezkoan?

Herritar-batzarra herritarren partaidetza-gune bat da, Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko 4/2022 Foru Legearen 15. artikuluan jasoa.

Maiatzaren 7ko 142E/2024 Foru Aginduan xedatzen denez, Herritar-batzarraren aholkulari-taldea besteak beste klimaren, energiaren, biodibertsitatearen, ingurumenaren eta gizarte-eraldakuntzaren alorretako entzute handiko 12 pertsonaz egongo da osatuta, gehienez ere,.

- Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko eskaria, eskatutako informazioa emateko betebeharra betetzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. 

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Eskaria, María Aranzazu Biurrun Urpegui andrearen botoa Alzórriz Goñi jaunaren esku uztekoa (biak ere Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentariokoak).

- Eskaria, Cristina López Mañero andrearen botoa Álvarez Alonso andrearen esku uztekoa (biak ere Unión del Pueblo Navarro talde parlamentariokoak).

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan aurkez dadila CEAR-Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearen urteko txostena,  Errefuxiatuen Mundu Eguna dela-eta. Aurkezpena ekainaren 19an izanen da, 12:00etan,  erabilera anitzeko aretoan.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan jar dadila Atena Fundazioko artistek eginiko Asfaltozko pintzelkadak erakusketa, azaroaren 26tik abenduaren 17ra bitartean.

- Mahaiak onetsi du Espainiako Zeinu Hizkuntzen Egun Nazionala ospatzea, 2024ko ekainaren 14an. Horren kariaz, eta ASORNAk eskatuta, ekitaldi instituzional bat eginen da Atalondoan, eta gauez Parlamentuaren fatxada kolore urdin turkesaz argiztatuko da.

- Mahaiak onetsi du En Navarra... disfruta, comparte y respeta/Nafarroan... gozatu, partekatu eta errespetatu kanpainari atxikitzea, eraso sexistarik gabeko herriko jaiak sustatze aldera, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta Nafarroako Gazteria Institutuak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak eskaturik. Hori dela-eta, kanpainaren leloa agertzen duen olan bat paratuko da Legebiltzarraren egoitzako fatxadan, uztailaren 15etik irailaren 1era bitartean.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren atalondoan instala dadila Whipala: Genero-berdintasunaren alde saretuz, erakusketa, ekainaren 18 tik 30era arte. Erakusketa zortzi ikastetxek prestatu dute, eta  Nafarroako Bakea eta Elkartasuna Fundazioak sustatu du.