2024ko urriaren 10eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR OSTEGUNA, 2024ko URRIAren 10a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur osteguna, urriak 10, 09:00etan–, eta erabaki hau hartu dituzte:
Aztergai harturik egin den eskaera, Mahaiak berraztertzekoa bere erabakia, zeinaren bidez Vox-en mozio bat onartu gabe utzi baitzuen, Nafarroako Gobernua immigrazio ilegalarentzako ate irekien politika errefusa dezan premiatzen duena:
Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, arrazoituz erabaki du berraztertze-eskaera ezestea, oinarri harturik irailaren 30eko bileran mozioa onartu gabe uzteko balio izan zuten posizio beretan.
Zilegi da ebazpen horren aurkako errekurtsoa Eledunen Batzarrari hurrengo bost egunean aurkeztea.