2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuaren 874 zuzenketa partzial aurkeztu dira
UPN izan da, 290ekin, gastu partidetarako zuzenketa gehien aurkeztu dituen taldea
2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea amaitu da. Talde eta elkarte parlamentarioek guztira 874 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte, horietatik 841 dira gastu partidei buruzkoak eta beste 33 dira artikuluei buruzkoak.
UPN izan da aurrekontu ildoei zuzenketa partzial gehien aurkeztu dizkien taldea, 290 hain zuzen. PPNk 223 aurkeztu ditu. Haien atzetik, PSNk 100, Geroa Baik 75 aurkeztu ditu, EH Bilduk 54, eta Contigo-Zurekinek 34. Horraino 779 zuzenketa, partida ekonomikoei aurkeztutako 841etatik.
Gainerako 62 zuzenketen sinatzaileak askotariko konbinazioetan elkartu dira. PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek 11 aurkeztu dituzte, eta 8 gehiago EH Bildurekin batera.
EH Bildu eta Geroa Baik 7 sinatu dituzte, eta beste 13 Contigo-Zurekinekin batera.
PSN eta Contigo-Zurekinek 6 sinatu dituzte.
PSN eta Geroa Baik 4 aurkeztu dituzte.
PSN eta EH Bilduk bat sinatu dute elkarrekin, eta beste 4 Contigo-Zurekinekin batera.
Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek 3 aurkeztu dituzte.
EH Bildu eta Contigo-Zurekinek 8 sinatu dituzte.
Artikuluei buruz, UPNk 20 aurkeztu ditu; PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek 6 batera eta PPNk 4, Geroa Baik 2 eta EH Bilduk 1. Guztira, 33.
Mahaian eta Batzarrean onetsitako tramitazio egutegiaren arabera, otsailaren 23tik martxoaren 1era bitartean zuzenketa partzialak eztabaidatuko dira Ekonomia eta Ogasuneko batzordean eta irizpena Osoko Bilkuran eztabaidatuko da martxoaren 7an.
Atzo, otsailak 8, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuak gainditu egin zituen UPNk, PPNk eta Voxek aurkeztutako osoko zuzenketak. Beste ezein taldek ez zuen onartu Kontu Orokorrak atzera itzultzea.
2024ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua, 6.355.410.182 eurokoa, urtarrilaren 19an iritsi zen Parlamentura, urtarrilaren 22an onartu zen izapidetzeko, eta hurrengo egunean argitaratu zen NAOn.
6.355.410.182 euro horietatik gastu ez-finantzarioaren zenbatekoa 5.835.972.554 eurokoa da (Nafarroako Gobernuko departamentuak, Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Kontseilua) eta gainerakoa, 519.437.628 euro, finantza gastuei dagokiena.
Gastu ez-finantzarioaren gehieneko zenbatekoa % 10,5 igo da 2023ko aurrekontuaren aldean. Azken horretan 4.767.034.210 eurokoa izan zen; beraz, zenbaki absolututan 597 milioiko aldea dago.