2026ko otsailaren 16ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko OTSAILAren 16a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 16– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokari buruzko apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legea aldatzea xede duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Irakurketa bakarra.
MOZIOAK:
- Honako mozio hauek erretiratzea: premiatzen duena Frantziako Gobernuari erreklamatzea oraindik itxita dauden mugak ireki ditzan eta Espainiako Gobernua premiatzen duena energia-enpresendako eta kreditu-entitateendako xedatutako prestazioak luza ditzan eta prestazio horietan ezarritako portzentajeak berrikus ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu ditu.
- Eskaria, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordeak egin dezan honako mozio honen jarraipena: Nafarroako Gobernua premiatzen da datu-tratamenduko zentroen inpaktuari buruzko analisi integrala egin dezan (ekonomikoa, laborala, energetikoa, hidrikoa nahiz ingurumenaren gainekoa), enpleguari eta lurralde-garapenari egiten dioten ekarpen errealaren gaineko ebaluazio konparatua barne. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hiru hilabeteko epean hitzarmen eguneratu bat formalizatu eta sina dezan San Juan de Dios Ospitalearekin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasun Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berehala has ditzan Iruña-Noaingo aireportuaren kudeaketarako Nafarroa-Estatua aldebiko organismo bat sortzeko izapideak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da foru-lege proiektu bat aurkez dezan, lagun egiteko animalien edukitze arduratsua sustatzeko kenkari fiskalak ezartzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua premiatzen da bere webgunean lehiaketen ikusizko egutegi bat para dezan, erabiltzaile orok kontsultatzeko modukoa eta zer lehiaketa egonen diren eta non eginen diren jakitea ahalbidetuko duena. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako familiak animatzen ditu seme-alabak hezkuntza-sare publikoan matrikulatu ditzaten, sare horretako edozein hizkuntza-eredutan matrikulatu ere, 2026-2027 ikasturterako aurreinskripzioa eta matrikula egiteko heldu den prozesuan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Hezkuntza Batzordea. Martxoaren 2ko astea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lehenbailehen eska dezan Nafarroa sartzea su-gorrinaren kontrako bakteriofagoen salbuespeneko baimenean eta fruta pipitadunerako talka-planean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Horren bidez, premiatzen da migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesua babestu dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Foru Komunitate osoan ezar dezan ontzien gordailu, itzulketa eta itzulerako sistema. Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernua premiatzen dira errefusatu dezaten Espainian 500.000 etorkin ilegal ohiz kanpo erregularizatze aldera Ministroen Kontseiluak bultzatutako prozesua. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Otsailaren 19ko Osoko Bilkura.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bi hilabeteko epean aurkez ditzan industria-funts publiko-pribatuaren oinarriak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Gobernuaren Nafarroako ordezkariarena, Iruñeko aireportuaren egoerari eta azpiegiturei buruz informa dezan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Batzordea. Baztertu egin da, lan-bilkura gisa birformulatzearen kalterik gabe.
- Gobernuaren Nafarroako ordezkariarena, Nafarroako Trafiko Buruzagitza Probintzialaren azterketak direla-eta nafarrek bizi duten arazo larri-larriari aterabidea emateko konponbideak azaldu ditzan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea. Baztertu egin da, lan-bilkura gisa birformulatzearen kalterik gabe.
- Gobernuko lehendakariarena, azalpenak eman ditzan lehenbiziko kontsulten eta kirurgia-operazioen itxarote-zerrendak murrizteko Nafarroako Gobernuak duen ezintasunaz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
- Osasuneko kontseilariarena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egungo kudeatzaileari buruz ezagutu diren informazioak direla-eta zer egin duen informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Salam Gaza Nafarroa elkartearen ordezkariekin, elkartea egiten ari den lana aurkez dezaten eta Palestinan bizi duten egoera aztertu dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Iberdrolaren Nafarroako langileen ordezkariekin, euren lan-egoerari buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- COMFIN-Nafarroako Berdintasunaren aldeko emakume-erakundeen eta/edo erakunde feministen Koordinazio Elkartearen ordezkariekin, Nafarroan Emakumea Babesteko Patronatuak erabilitako errepresio-politikak azaldu ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian. Martxoaren 25a, asteazkena.
- Leitzako osasun-etxera, bertatik bertara ezagutzeko osasun-laguntza bermatzeko egon litezkeen defizitak, beharrizanak eta arazoak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak eta Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
BATZORDE PARLAMENTARIOAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK
- Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostenaren jarraipen eta kontrolerako batzorde bereziaren lehendakariaren idazkia, zeinaren bidez baimena eskatzen baitu heldu den martxoaren 17an, 18:00etan, Pirinioetako Biltzarrean parte hartzeko. Biltzarra Erroibarko Udalean eginen da, Lintzoainen.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuak eginiko obra publikoen lizitazio eta esleipenei buruzko ikerketa-batzordearen erabakia, astearte honetan, otsailak 17, 10:00etan, izanen den Guardia Zibilaren bi agenteen agerraldiari buruzkoa. Bilkuraren soinua streaming bidez emanen da, irudirik gabe.
AHOZ ERANTZUTEKO GALDERAK:
- Eskaria, 2022ko suteen ondotik Valtierrako mendian ezarritako leheneratze-neurriei buruzko galdera batzordean izapidetu dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, idatziz erantzun dadin despopulazioari buruzko lege berrian despopulazio-arriskuan dauden eremuetako herrietan nahi gabeko bakardadearen kontra borrokatze aldera jasotzen diren neurriei buruzko galdera. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legean aurreikusten den toki-entitateen maparen ezarpena egiaz bultzatze aldera Nafarroako Gobernuak darabiltzan aurreikuspenei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
- Tentsiopeko etxebizitza-merkatuaren zonaldeak deklaratu zirenetik ohartemandako eraginei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
- Egoitzak publifikatzeko agendari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren araugintza-konpromisoak betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javer Arza Porras jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERAK:
- 3x3 saskibaloiko Liceo Monjardín taldeko jokalariei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du
- Moves III Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren mendeko edo haren tutoretzapeko zentroei buruzkoa. Atxiki gabeko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Legasako hirigunean ibilgailuen trafikoak sortzen duen arazoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- 1055/2022 Errege-dekretuaren 34.1.b) artikulua dela-eta ekoizlearen erantzukizun zabalduaren sistemek finantzatu beharreko kostuen interpretazioaren gaineko ohar teknikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren entitate laguntzaile gisa aitorturik dauden animalien babeserako eta defentsarako elkarteek igorritako gutun irekiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako landa-guneetako autobus-geltokiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendiak aurkeztu du.
- 2026ko tributu-neurriei buruzko legeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- Madrilen egin den azken Turismoko Konferentzia Sektorialari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- NORDEX taldeak jaso dituen laguntzei, dirulaguntzei eta kenkari fiskalei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- 2025eko martxoan iragarri zen epe luzeko inbertsio industrialaren funtsari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Sendaviva parkean 2025ean izandako bisitariei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Beharturik eta baimenik gabe esterilizatutako desgaituei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat jo dute Nafarroako Gobernuak eta haren sozietate publikoek emandako abalei buruzko 2025eko lauugarren hiruhilekoaren gaineko informazioa, Nafarroako Gobernuak aurkeztua.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute informazio publikora dedikatzen diren kazetari nafarren agiria.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitzuen Kiroleko LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Zurekin-ek aurkeztua.
Talde mistoa abstenitu egin da, eta UPNk eta PPNk aldeko botoa eman dute.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau zioen:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Kiroleko LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin eta horren karietara egiten diren ekintzekin.
2.- Nafarroako Parlamentuak irmoki arbuiatzen du kiroleko LGTBIfobia, edozein modutakoa ere: irainak, burlak, jazarpena, erasoak, gorroto-kantak edota bazterketa “normalizatuak”.
3.- Nafarroako Parlamentuak LGTBI pertsonekiko konpromisoa hartzen du: haien parte-hartzerako eskubidearekin, lehiatzeko eta kirolaz berdintasunean eta beldurrik gabe, gainerakoekin moldatzeko ezkutatu beharrik gabe, gozatzeko eskubidearekin.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak jasotzat eman du Setem Navarra – Nafarroa elkarteak gauzatutako “Campaña Ropa Limpia: por un Consumo Responsable, Critico y Transformador de ropa y zapatos VII” proiektuaren justifikazioa, 2024ko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazioko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren esparruan.
- Txosten-proposamena, Bakea eta Askatasuna Sahara Mendebaldean taldeartekoen XXIX. Konferentzia egin dadin otsailaren 20an eta 21ean, eta atalondoan “Navarra y el pueblo saharaui. Compromiso institucional-Nafarroa eta Saharako herria. Kopromiso instituzionala” erakusketa para dadin 2026ko otsailaren 18tik 28ra bitarte.
- Txosten-proposamena, Nafarroako Parlamentuko atalondoan ekitaldi bat egin dadin Parkinsonaren Nazioarteko Eguna dela-eta adierazpen bat irakurtzeko 2026ko apirilaren 14an. Hori dela eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada urdinez argiztatuko da apirilaren 11n.
- Txosten-proposamena, Nafarroako Parlamentuko atalondoan para dadin "Contra el maltrato en la vejez-Adinekoen tratu txarren aurka” erakusketa, San Juan-Donibaneko Zaharren aldeko Itunak antolatua, 2026ko azaroaren 4tik 18ra bitarte.
- Txosten-proposamena, Nafarroako Parlamentuan egin dadin garapenerako lankidetza-proiektuetan parte hartzen duten gazte nafarren eta parlamentarien arteko topaketa bat, zeina FABRE Fundazioak eskatuta antolatu baita, 2026ko apirilaren 21ean.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan "Banderas históricas de España" erakusketa paratzea, Defentsa Ordezkaritzak antolatuta.
- Mahaiak onetsi egin du "Nafarroako memoria historikoaren dokumentu-funtsa" izeneko lan-, azterketa- eta ikerketa-programa 2024tik 2027ra bitarte garatze aldera Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak sinatutako esparru-hitzarmenaren eranskinari egindako aldaketa.
- Mahiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuan egitea "Nuevas perspectivas e investigaciones sobre la represión franquista en Navarra/Ikerketa eta ikuspegi berriak errepresio frankistari buruz Nafarroan” jardunaldiak, 2026ko otsailaren 17an eta 19an.
- Txosten-proposamena, Nafarroako Parlamentuko erabilera anitzeko aretoan egin dadin "Seminario UNAD. Intervención en adicciones con enfoque de derechos: evidencia, práctica y políticas públicas” izeneko jardunaldia, 2026ko maiatzaren 5ean.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko erabilera anitzeko aretoan aurkez dadin "La salud en la cooperación al desarrollo y la acción humanitaria” izeneko txostena, 2026ko martxoaren 24an.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan ekitaldi bat egin dadin Endometriosiaren Mundu Eguna dela-eta adierazpen bat irakurtzeko 2026ko martxoaren 10ean. Egun horretan, Parlamentuaren egoitzaren fatxada horiz argiztatuko da.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artean 2026an jarduerak egiteko lankidetza hitzarmena 17.700 euroko gastu-aurrekontuarekin.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren eta NUPen artean 2026an jarduerak egiteko lankidetza hitzarmena17.700 euroko gastu-aurrekontuarekin, 37.750 euroko gastu-aurrekontuarekin.