539.000 euroko kreditu berezia onetsi da zenbait departamentutako premiak finantzatzeko
Barnean hartzen du 100.000 euroko zuzkidura Iruñeko Udalarentzako, Pilotaren interpretazio zentroaren eraikuntza proiektuaren erredakziorako
Parlamentuko Osoko Bilkurak foru lege bat onetsi du gaur Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren, Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Departamentuaren eta Kultura, Kirol eta Turismoko Departamentuaren finantzaketa premiak asetzeko 539.000 euroko kreditu berezia emateko. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek aldeko botoa eman dute, UPN abstenitu egin da eta PPN eta Vox taldeek, berriz, kontrako botoa eman dute.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren premiak finantzatzeko aparteko kredituaren zenbatekoa aurrekontuko partida hauei aplikatuko zaie: Aldi baterako lan kontratudunen ordainsariak. SEEP kudeaketa (225.000 euro) eta Gizarte Segurantza. SEEP kudeaketa (40.000). Aldi baterako lan kontratudunen ordainsariak deritzon partidan dagoen kredituaren kargura finantzatuko da (298.000 euro).
Lurralde Kohesiorako Departamentuaren premiak finantzatzeko aparteko kredituaren zenbatekoa aurrekontuko partida hauei aplikatuko zaie: Transferentzia Faltzesko Udalari: Zezenketetarako harmailak hobetzea (25.000 euro); Transferentzia Muesko Udalari Kale Nagusiko zoladuraren zati bat berritzeko (30.000) eta Belaunaldi arteko elkarlaneko proiektuaren bideragarritasun azterlana (18.000).
Honako partida hauetan erabilgarri dagoen saldoaren kargura finantzatuko da kreditua: Transferentzia Faltzesko Udalari. futbol-zelaiaren harmailak hobetzea (25.000), Transferentzia Muesko Udalari Virgen de la Cuesta kaleko zoladura berritzeko eta zubia konpontzeko (30.000), eta Tuterako Udalarekin hitzarmena belaunaldien arteko elkarlaneko bizitokiaren bideragarritasuna aztertzeko (18.000).
Etxebizitza Departamentuaren kasuan, bidezainen etxebizitzen bizitegi potentzialtasunaren azterketarako aparteko kreditua izen bereko aurrekontu partidari aplikatuko zaio (18.000 euro), eta Bidezainen etxebizitzen bizitegi potentzialtasuna aztertzeko Tuterako Udalarekin sinatutako Hitzarmena partidan erabilgarri dagoen soberakinaren kargura eginen da.
Azkenik, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren premiak finantzatzeko aparteko kredituaren zenbatekoa partida hauei aplikatuko zaie: Punto Gunea elkartearen dirulaguntza. Taldeentzako areto intsonorizatuak egokitzea (20.000 euro); Iruñeko Udalari transferentzia. Pilotaren Interpretazio Zentroa (100.000) eta Aezkoa Ibarreko Batzordearen Hitzarmena. Aezkoako Kultur Ola kudeaketa (30.000). Izen bereko partidetan erabilgarri dagoen kredituaren kargura ordainduko da, pilotaren interpretazio zentroaren kasuan, zuzkidura eraikuntza proiektua idazteko dela zehaztuta.
Osoko Bilkuran egindako eztabaidan, 3. artikulua gehitzeko zuzenketa onetsi da, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legearen zenbait aurrekontu partidaren izena aldatzeko.
PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek eskatuta, honako aldaketa hauek egin dira; UPN abstenitu da eta PPN eta Vox taldeek kontrako botoa eman dute:
“210001 21300 7609 2616L3 (E) Transferentzia Armañantzasko Udalari: funtsezko zerbitzuetarako eraikinak egokitzea" dioen lekuan, honako hau esan behar du: “210001 21300 7609 2616T0 Transferentzia Armañantzasko Udalari: taberna eta dendarako eraikinak egokitzea".
“210001 21300 7609 2616M5 (E) Transferentzia Barañaingo Udalari. Luminariak aldatzea Avenida de los Departamentos etorbidean” dioen tokian, honako hau esan behar du: “210001 21300 7609 2616T1 Transferentzia Barañaingo Udalari. Avenida de los Deportes etorbideko luminariak aldatzea".
“A21001 A2400 7609 332203 (E) Dirulaguntza Tuterako Liburutegiari Erabilera Anitzeko Gela egokitzeko” dioen tokian beste hau esan behar du: “A21001 A2400 6054 332202 Tuterako Liburutegi Publikorako ekipamendua”.
“210001 21300 7609 2616M4 € Hitzarmena Erriberriko Udalarekin. Zaharberritze lanak pilotalekuan” dioen tokian, beste hau esan behar du: “A50000 A5000 7609 3361E08 Transferentzia Erriberriko Udalari. Zaharberritze lanak pilotalekuan”.
“A50003 A5200 4819 336111 Dirulaguntza Nafarroako Saskibaloi Federazioari Gizonezkoen basket talde egituratua proiektua martxan jartzeko” dioen tokian, beste hau esan behar du. “A50003 A5200 4819 336113 CB Dirulaguntza Eguesibarri: Gizonezkoen basket proiektu egituratua”.
“A50003 A5200 4819 336112 (E) Nafarroako Triatloi Federazioari dirulaguntza Espainiako Triatloi eta Aquabike 2024 Txapelketa antolatzeko” dioen tokian beste hau esan behar du: “A50003 A5200 4819 336114 Dirulaguntza Trikideak kirol klubari Espainiako Triatloi eta Aquabike 2024 Txapelketa antolatzeko”.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautu behar dira Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta horien aldaketak ere bai, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Beraz, gastuen aurrekontuan esleitutako kreditua nahikoa ez denez. eta 48. artikuluari jarraikiz, bidezkoa da lege hori onestea, kasu honetan irakurraldi bakarrez. Legeak NAOn argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
- www.parlamentodenavarra.es/eu
- Foru lege proiektua (52. NPAO, 2024-04-12koa)
Archivos adjuntos
Enmienda de adición PSN, EH Bildu, Geroa Bai y Contigo Zurekin