Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Irailak 24

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere arbuio eta gaitzespen bipilenak erakusten ditu gizakiak sexu-esplotaziorako salerostea dela eta

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko irailaren 24an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere arbuio eta gaitzespen bipilenak erakusten ditu gizakiak sexu-esplotaziorako salerostea dela eta. PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Talde parlamentario eta foru parlamentarien elkarte guztiek alde bozkatu dute; Gero Baik, ordea, abstentzioa eman du adierazpenaren bigarren puntuan, eta gainerakoen alde bozkatu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak bere arbuio eta gaitzespen bipilenak erakusten ditu giza eskubideen urratze eta bortxatze ankerrena den agerkari baten aurrean, nola baita gizakiak sexu-esplotaziorako salerostea.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak berrikus dezala Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legearen ezarpena, salerosketaren eta/edo prostituzioaren biktima diren emakumeei zuzendutako prebentzioko, arreta integraleko eta leheneratzeko lanetan aurrera egin dadin.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak babesten ditu egungo Espainiako Gobernuaren borondatea eta konpromisoa, pertsonen salerosketaren aurkako lege integral batean lan egitekoa, horren bidez krimen horren aurka hobeki borratu ahalko baita giza eskubideen urratze larri horren biktima diren pertsonak zaintzearen ikuspegitik.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak aitortu eta baloratzen ditu esparru honetan lan egiten duten gizarte entitateak egiten aritu diren ahalegina eta lana, beren ardurarengatik eta profesionaltasunarengatik, bai eta biktimen alde eta delinkuentzia antolatuaren irabazi handitako negozio-bolumena mugitzen duten delituzko jokabide mafiosoak direla-eta sentsibilitate eta errefusa soziala lortzen laguntzeko egin duten apustuarengatik ere”.