Bertan behera geratu dira NBEren aginduen eta Nazioarteko Zuzenbidearen printzipioen esparruan Saharako gatazka konpontzearen aldeko adierazpenak
Nekazaritza eta abeltzaintza sektoreari laguntzeko testuak ere ez du aurrera egin, erregaiari zergak jaistea, zuzeneko laguntzak ematea eta Elikadura-katearen Legea betetzea eskatzen zuenak
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babesten baitu Saharako gatazka konpontzea dadin NBEaren ebazpenetan eta nazioarteko zuzenbidean jasotako deskolonizazio prozesuaren esparruan, Saharako herriaren autodeterminaziorako eskubidea barne. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. Navarra Sumak alde bozkatu du eta PSNk, berriz, aurka.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak babesten du Saharako gatazka konpontzean NBEaren ebazpenetan eta nazioarteko zuzenbidean jasotako deskolonizazio prozesuaren esparruan, Saharako herriaren autodeterminaziorako eskubidea barne.
2.- Nafarroako Parlamentuak errefusatzen du Espainiako Gobernuak Marokoko Erresumak Mendebaldeko Sahararako duen autonomiarako planari emandako babesa, ez dituelako betetzen NBEk emandako ebazpenak, Saharako herriaren autodeterminaziorako erreferenduma barne.
3.- Nafarroako Parlamentuak aldezten du Espainiako Gobernuak Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa (RASD) onartzea.
4.- Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Saharako herriari buruzko nazioarteko legeria bete dadin lan egiten eta herri horrek pairatzen duen giza eskubideen urraketa salatzen jarraitzeko.
5.- Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten dio Saharako herriari.
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babesa eta errespetua adierazten baitizkio nekazaritzako eta abeltzaintzako sektoreari eta balioan jartzen ditu nekazaritzan eta abeltzaintzan diharduten pertsonak, ezinbesteko profesionalak eta elikagaien hornitzaileak baitira gizartean. Navarra Sumak aurkeztu du proposamena. PSNk aurka bozkatu du.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak babesa eta errespetua adierazten dizkio nekazaritzako eta abeltzaintzako sektoreari eta balioan jartzen ditu nekazaritzan eta abeltzaintzan diharduten pertsonak, ezinbesteko profesionalak eta elikagaien hornitzaileak baitira gizartean.
2.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako eta Nafarroako gobernuei eskatzen die bakoitzak bere esparruan talka plan integral bat onetsi eta bete dezaten premiaz, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien errenta galera saihesteko eta prezioek ekoizpen-kostuak estaltzea bermatzeko. Plan horrek nekazaritzako erregaiaren gaineko zergen jaitsiera eta laguntza zuzenak jaso beharko ditu.
3.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio Elikakatearen Legea betetzen dela berma dezan.
4.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio sektorearen arazoei helduko dieten NPEa eta Landa Garapeneko Plana defenda ditzan, bidezko errentak eta ekoizpen jasangarriak ahalbidetuta, nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa, nekazaritza eta abeltzaintza profesional eta familiarra, balioen merkatuetara iristea eta ekoizpen-eredu berrietara egokitzea sustatuz.
5.- Nafarroako Parlamentuak bere babes eta errespetua adierazten die ehizaren sektoreari eta zezenen munduari, gure kulturan sendo errotutako jarduerak baitira, ekonomia sortzen dutenak eta landa eremuan enplegua finkatzen dutenak.
6.- Nafarroako Parlamentuak ehiza-fauna ehiza jasangarriaren bidez kontrolatzearen alde dago eta Nafarroako zein Espainiako Gobernuei eskatzen die erretira dezatela Animalien Babesari eta Eskubideei buruzko Legearen legegintza-ekimena eta aplika ditzatela landa eremuan jarduerak garatzea eragotziko ez duten animalien ongizateko politikak eta, halaber, erretira dezatela Gune zoologikoei buruzko Errege Dekretua, bai eta Zigor Kodea aldatzeko proiektua ere, animalien aurkako tratu txarrak animalia ornodun guztietara hedatu nahi duena.
7.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako zein Espainiako Gobernuei eskatzen die ehiza jarduera defenda dezatela, Europako politika ekoanimalisten aurrean, beruna ez debekatzeko aukera bideragarririk gabe, eta eperra, galeperra edo birigarroa bezalako espezieen ehizarekin amaitzeko asmoaren aurrean.
8.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako zein Espainiako Gobernuei eskatzen die zezenketarako aziendak sorrarazitako jarduera sustatu eta defenda dezatela ondare kultural gisa, zezenketetarako aziendaren salmentarako arauketa fiskala % 10 jaitsita kulturako produktu gisa, % 35eko eta % 15eko hobari bat, hurrenez hurren, gasolioaren eta plastikoen eta ongarrien fakturan, PFEZean sektoreko kostuen igoerari aurre egin ahal izateko eta arraza garbiak babestu, garatu eta hedatzeko plan bat, arreta berezia emanez Espainiako arraza autoktonoei, gure ondare genetiko eta eta naturalaren balio gisa.
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatu egiten baitu PSOEk Sahara dela-eta hartu duen erabakia, hartu delako Diputatuen Kongresua osatzen duten talde parlamentarioen parte-hartzerik gabe eta Espainiako Ministroen Kontseiluaren beharrezko akordiorik gabe. Navarra Sumak aurkeztu du proposamena. PSNk aurka bozkatu du.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak salatu egiten du PSOEk Sahara dela-eta hartu duen erabakia, hartu delako Diputatuen Kongresua osatzen duten talde parlamentarioen parte-hartzerik gabe eta Espainiako Ministroen Kontseiluaren beharrezko akordiorik gabe.
2. Nafarroako Parlamentuak Saharako herriaren alde duen jarrera berresten du, Legebiltzar honetan 2022ko otsailaren 28an aho batez onetsitako adierazpen instituzionalen arabera, haietako berriena Nazio Batuen aginduekin bat.
3.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du PSOEk, aldebakartasunez, Sahararen gaineko politikan bat-batean hartutako jarrera aldaketa, azken berrogei urteotan Espainiako gobernu guztiek jorratutako bidearen guztiz bestelako bat hartu baitu estatu-auzia de Saharako lurraldeen gaian.
4.- Nafarroako Parlamentuak Sanchez lehendakaria premiatzen du gai horri buruzko informazio zehatza eman dezan eta berreskura dezan aferan jarraitu den akordio politikoa, modu ulertezinean hautsi dena Marokoko erregeari igorritako komunikazioarekin.