Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Azaroak 15

Carlos Mena eta Blanca Regúlez, Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeko lehendakari eta lehendakariorde berriak

Horrenbestez, amaitu egin da kargugabetzeko proposamenen eta dimisioen eraginez batzordeak berritzeko prozesua; UPN ordezkaritzarik gabe gelditu da, PSNk 11 lehendakaritza izanen ditu, Geroa Baik 7 eta EH Bilduk 9 lehendakariordetza

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeak lehendakari eta lehendakariorde berriak hautatu ditu gaurkoan. Kargu horiek PSNko Carlos Menari eta Geroa Baiko Blanca Regulezi egokitu zaizkie. Lehenak UPNko Pedro Gonzálezi hartzen dio txanda; eta bigarrenak, PSNko Cerlos Menari berari, biek aurkezturiko ukoaren ondoren. Mahaia EH Bilduko Irati Jimenezekin osotzen da, zeinak idazkari izaten segitzen baitu.

 

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin-en artean akordioa sinatu zen UPNren lehendakaritzak kentzeko; hain zuzen bakarra gelditzen zitzaion, aurreko astean 8 galdu ondoren (iraileko eratze-bilkuretan 9 lortu zituen). Akordio horren isla gisa, batzordeetako kideen hiru bostenek aldeko botoa eman dute, Erregelamenduaren 55. artikuluak behartzen duen moduan.

 

Carlos Menak 7 boto jaso ditu eta Blanca Regúlezek 5. Ez da boto zuririk erregistratu.

 

Bilkurako lehendakari jardun du parlamentari adinduena den Sebe Txoeperenak, eta idazkari-lanetan Irati Jimenez aritu da.

 

Erregelamenduko 54. artikuluaren arabera, Batzordeko lehendakaritza eta lehendakariordetza aldi berean hautatzen dira, paper bidezko bozketa sekretuz, zeinetan batzordekide bakoitzak izen bat baino ezin zuen idatzi.

 

Kargugabetzeko proposamenek (7) eta dimisioek (2) eragindako hamar Batzordeak eta berritzeko prozesua amaituta, banaketa honela geratu da: UPNk ez du ordezkaritzarik izanen, PSNk 11 lehendakaritza izanen ditu, eta Geroa Baik 7. EH Bilduk, berriz, 9 lehendakariordetza lortu ditu.

 

Irailaren hasieran Batzordeak eratu ondoren, UPNko presidenteen kargugabetzea hilaren 8an hasi zen Eskaeretako Batzordearekin, hilaren 10ean jarraitu zuen gainerako gehienekin eta gaur amaitu da Elkarbizitza eta Nazioarteko Elkartasunarenarekin.

 

Batzordeek 14 kide dituzte (UPNko 4, PSNko 3, EH Bilduko 2, Geroa Baiko 2, PPNko 1, Contigo Zurekin-eko 1 eta Voxeko 1), joan den legegintzaldian baino bat gutxiago alegia (talde bat gehiago egonda), talde parlamentarioek eta parlamentarien elkarteek aukeratuak.

 

Kasuan kasuko batzordearen esparruan, bai Mahaiak bai haren kide bakoitzak analogiaz beteko dituzte Erregelamenduan Parlamentuko Mahaiari eta haren kideei esleitzen zaizkien eginkizunak.

 

Batzordeek landuko dituzte Parlamentuko Mahaiak Eledunen Batzarrari entzun ondoren beraiei esleitzen dizkien aferak; eta, kasua bada, izapidetzen duten afera bakoitzari buruzko irizpen bat prestatuko dute, hartzen diren erabakiak jasota. Horiek Parlamentuaren Osoko Bilkurara eramanen dira, Parlamentuko Mahaiaren bitartez eta lehendakariaren eta idazkariaren sinadurekin.