Erakundeei eta bereziki Nafarroako toki-entitateei eskatzen zaie exiji dezaten aurrekontu-egonkortasunerako eta zor publikorako helburuak ezar daitezen
Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko martxoaren 21ean
1.- Erakundeak oro har eta Nafarroako toki-entitateak bereziki premiatzen baitira adieraz dezaten beharrezkoa zela onestea administrazio publikoen eta azpisektore guztien 2024-2026 aldirako aurrekontu-egonkortasunerako eta zor publikorako helburuak eta Estatuaren 2024rako aurrekontuko gastu ez-finantzarioaren muga ezartzen zituen akordioa, bai eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako berrorekatze-plana Gorte Nagusietara igortzeko akordioa ere.
2.- Nafarroako Parlamentuak dio ez dagoela ados akordio hori onetsi ez izanarekin, urratu egin delako, nabarmen urratu ere, interes orokorra, eragotzi egin baita toki-entitateek baliabide gehiago edukitzea politika publikoak ezartzeko herritarren mesedetan.
3.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio erabaki hau Espainiako Senatuari igor diezaion.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aurkakoekin onartu da.