Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Urriak 9

Espainiako Gobernua premiatzen da Barajasko aireportuan dauden ekintzaile sahararrei asiloa ukatu izana berrazter dezan

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeak onetsi du. 2024ko urriaren 9an

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da Barajasko aireportuan dauden ekintzaile sahararrei asiloa ukatu izana berrazter dezan, horien asilo-eskaria modu justu eta gardenean aztertzen dela bermatuta, nazioarteko zuzenbidearen arabera.

 

2.- Estatuko Gobernua premiatzen da hartu beharreko neurriak har ditzan asiloa eskatu duten sahararren giza eskubideak errespetatzen direla ziurtatzeko; bereziki, jazarpen politikoa edota tortura alegatzen dutenenak.

 

3.- Espainiako Gobernuari eskatzen zaio neurri horiek hartzen diren bitartean, ez ditzan Marokora bidal, eta hartu beharreko neurri guztiak har ditzan Espainiako haien egonaldia osasungarritasunez, egoki eta tratu txarrik gabe egiten dela bermatzeko.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Espainiako Gobernuak iragan urriaren 3an, osteguna, eta 6an, igandea, eginiko saharar aktibisten deportazioak, eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioa eta Kanpo Arazoetako Ministerioa premiatzen ditu urgentziaz Espainiako lurraldera aberriratu ditzan jada Marokora deportaturiko aktibistak.

 

EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin TPek aurkeztu dute. 

 

1, 3 eta 4. puntuak UPNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, Voxen abstentzioarekin eta PSNren aurkako botoekin onetsi dira. 

 

2. puntua aho batez onetsi da.