Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Maiatzak 16

Espainiako Gobernua premiatzen da Elikakatearen Behatokiaren ekintzak indartu ditzan eta bidezko prezioak ezar ditzan lehen sektorean

Osoko bilkurak onetsi du. 2024ko maiatzaren 16an

1.-  Espainiako Gobernua premiatzen da txikizkako merkataritza antolatzeko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen 13.2 artikuluan xedatutakoa aintzat hartuta, egokitzat jotzen dituen premia biziko produktuetan banatzaile handiei merkaturatze-marjinak ezar diezazkien, hasierako ekoizleei eta amaierako kontsumitzaileei mesede egiteko asmoz.

 

2.- Espainiako eta Nafarroako gobernuei eskatzen zaie nork bere eskumen-eremuan areagotu ditzan Elikakatearen Legea ez betetzeari buruzko ikuskapenak, bereziki zenbait banaketa-enpresaren irabazi-marjinak direla-eta egindako abusuei dagokienez.

 

3.- Espainiako Gobernua premiatzen da erraztu dezan elikakatean sortzen diren plusbalioak modu ekitatiboagoan bana daitezen nekazaritzako elikagaien ekoizleen, prestatzaileen, banatzaileen eta merkaturatzaileen artean, halako moduan non elikakateko inongo katebegirik ez baita behartuta egonen dirua irabazi gabe edo dirua galduz saltzera.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. puntuan PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute, eta UPNk, PPNk eta Voxek, berriz, aurka.

2. eta 3. puntuetan UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute eta Voxek, berriz, aurka.