Espainiako Gobernua premiatzen da gizakien kontsumorako uraren kalitaterako osasun-irizpideei buruzko dekretua sar dezan legeria autonomikoaren garapenean
Legebiltzarrak jarduketa plan bat eskatzen du HCH lindanoaren kutsadurari aurre egiteko, lurzoruan eta uretan dituen ondorioak direla eta
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “etorkizunean 140/2003 Errege Dekretua (Giza kontsumorako uren kalitatearekin loturiko osasun-irizpideak ezartzen dituena) aldatzen duenean kontuan izan dezala lehentasunezko substantzien eta lehentasunezko substantzia arriskutsuen zerrenda sartzea eta, baita ere sartzea kontrolerako irizpideak eta bere mugak, 817/2015 EDan ezarritakoak. Dekretu horrek azaleko uren egoeraren jarraipena eta ebaluazioa egiteko irizpideak eta ingurumen-kalitatearen gaineko arauak ezartzen ditu".
Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Gobernuari eta eskumena duten bestelako agintaritzei eskatzen die "arindu eta garatu ditzatela neurri zuzentzaile zehatzak, lehentasunezko substantziak desagertarazteko lur gaineko eta lurrazpiko uretan, indarrean dauden ingurumeneko legeen arabera, plan hidrologikoetan aurreikusitako 2016-2021 epean gauzatu beharrekoak".
Gainera, Nafarroako Gobernua premiatzen da "231/1986 Foru Dekretuan egin litezkeen aldaketetan, kontuan har daitezela lehentasunezko substantziak eta lehentasunezko arriskutsuak".
Bestalde, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio "gizakiaren kontsumora bideratutako ekoizpenerako ura hartzeko ez gai izendatu ditzala lurgaineko eta lurrazpiko urak, kutsatzaileak dituztenak kasuan kasu aplikagarriak zaizkion arauek ezarritako mugen gainetik".
Azkenik, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “maila autonomikoan eta zuzenean kaltetutako udal mailetan sustatu ditzala Ekintza Instituzional eta Sozialerako Mahaiak, non parte hartuko baituten inplikatutako erakunde guztiek, gizarte zibileko elkarteek eta zientifikoko ordezkariek. Erkidego-, estatu- eta ekintza koordinatua deskontaminazioari buruzko ezagutzak elkartrukatzeko eta funts autonomikoak, estatukoak eta europarrak mugiarazteko, ikerketa- eta konponketa- lanak garatzeko jarduera plan integral bat gauzatzeko beharrezkoak direnak".
Zioen azalpenean, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek sustatutako ebazpenak lindanoa aipatzen du, “konposatu kimiko bat, nekazaritzan pestizida eta intsektizida gisa erabili izan dena”, eta ohartarazten du “produktu honen isuri kontrolatu gabeak ondorio kaltegarriak dakartzala, gaixotasunak sortu dituela eta 80. hamarkada arte erabili dela”.
Testuinguru horretan, aipatzen da “kontraesankorra dela HCH-lindanoa substantzia lehenetsien eta lehenetsi arriskutsuen artean ez egotea, Gizakien kontsumorako uraren kalitateari buruzko legeetan”.
-
Mozioa (22. NPAO, 2019-02-15ekoa)