Espainiako Gobernua premiatzen da plantilla handi dezan administrazio zentralaren aitzineko izapideetako atzerapen larriak eta itxarote-zerrendak konpontzeko
Administrazioak bere egitura eta baliabideak indar ditzan eskatzen du Legebiltzarrak, herritarrei modu presentzialean ere arreta egokia emateko
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “albait lasterren egin ditzan egin beharreko kontratazioak eta plantilla-handitzeak, Administrazio zentralean egin beharreko funtsezko izapideak egitean –esaterako, erretiro-pentsioak izapidetzean, langabezia-prestazioak aitortzean edo nortasun agiria berritzean– herritarrek pairatzen dituzten atzerapen eta itxarote-zerrenda larriak konpontzeko”.
Ebazpenak bigarren atal bat zuen, ezetsi egin dena PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botekin eta Navarra Suma eta I-Eren aldekoekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernuari eskatzen zitzaion “urgentziaz ekin diezaien departamentu berrantolaketei edo dagokion organismoaren esku dagoen zuzemen orori, aurreko puntuan deskribatutako arazoak konpontze aldera”. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu duen gehitzeko zuzenketa baten bidez gehitu da atal hau, Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak, ekimenaren titularrak onartu ostean.
Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak azaltzen du pandemiaren ondorioz Estatuko Administrazio Publikoaren kasuan funtsezko zenbait izapide egiteko sistemak kolapsatu egin direla (nortasun agiria eta pasaportea berritzea, erretiro edo amatasunagatiko prestazioetarako izapideak edo enplegu erregulazioko espedienteen izapidea eta kudeaketa), eta honek pertsona askori eragindako kalteak azaltzen ditu, “areago kontuan hartzen bada bizi dugun krisi ekonomiko egoera”.
Sustatzaileak zenbait sindikatuk egin duten salaketa bere egiten du, “langile falta larria” dela eta, izan ere, “egindako kontratazioak ez dira inondik ere iristen hainbeste igo den lan-kargari aurre egiteko, eta itxarote-zerrendak hilabeteetakoak dira kasu askotan”. Zenbait izapide “sistema eta prozedura telematikoak paratuz indartu” diren arren, aldarrikatzen da Administrazioak bere egitura eta bere baliabideak indartu egin behar dituela, “herritarrei arreta egokia ematea lortzeko, baita modu presentzialean ere.
A la sesión, presidida por Jorge Aguirre (G.P. PSN), han asistido, además, Marta Álvarez, José Suárez, Isabel Olave, Alberto Bonilla, Ángel Ansa, José González (G.P. Navarra Suma), Virginia Magdaleno, Inma Jurío (G.P. PSN), Blanca Regúlez, Jabi Arakama (G.P. Geroa Bai), Laura Aznal, Txomin González (G.P. EH Bildu), Ainhoa Aznárez (A.P.F. Podemos-Ahal Dugu) y Marisa de Simón (G.P. Mixto Izquierda-Ezkerra).
• Mozioa (109. NPAO, 2020-10-14koa)