Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Otsailak 6
Espainiako kirol-erakundeak premiatzen dira jardun dezaten Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioak hartutako erabakiak baliogabetzeko
Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko otsailaren 6an
1.- Espainiako kirol-erakunde eskudunak premiatzen [bait]ira kasuko instantzietan legez jardun dezaten Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren Biltzarrak hartutako erabakiak baliogabetu daitezen.
2.- Adostu da 'Iruña, Pilotaren Hiriburu' proiektua defendatzea, pilotak hala hiriari buruz nola Nafarroako Foru Komunitateari buruz jendearenganatzen duen kirol- eta kultura-balioaren aldezpen gisa.
UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntuaren alde bozkatu dute UPN, PSN, PPN eta Vox taldeek, eta EHBildu, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa taldeek, berriz, aurka.
2. puntua aho batez onetsi da.