Noiz argitaratua Astelehena, 2026.eko Martxoak 23

ETAko kideen irudiak Korrikan erakutsi izana gaitzesteko proposamenak bertan behera geratu dira

UPNren proposamenez Ganberak erositako kilometroaren zenbatekoa osorik itzultzeko eskatzearen aurka agertu da Mahaia

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Haren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzesten zuen ETA erakunde terroristako kideen irudiak erakustea eta, bereziki, hiltzaileak goresten dituen sinbologia eramateko adingabeak erabiltzeaUPN TPak aurkeztu du.

 

PPNk eta Talde Mistoak alde bozkatu dute, PSN abstenitu egin da, eta EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin TPek aurka bozkatu dute.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalak honako hau zioen:

 

1. Irmoki eta ñabardurarik gabe kondenatzea ETA erakunde terroristako kideen irudiak erakustea, eta, bereziki, adingabeak hiltzaileak goresten dituen sinbologia eramateko erabiltzea.

 

2. Gertakari horiek terrorismoaren biktimen duintasunaren, haien oroimenaren eta Nafarroako gizarte osoaren aurkako eraso onartezina direla adieraztea, hamarkadetan zehar indarkeria eta fanatismoa jasan baititu.

 

3. Maitasuna eta errespetua helaraztea Iruñeko Udaleko UPNko zinegotzi Tomás Caballeroren eta ETAk Nafarroan hildako Lurreko Armadaren tenienteorde Francisco Casanovaren familiei. Izan ere, familia horiek jasan behar izan dute Korrikan, jai-giroan, beren hiltzaileei babesa adierazteko argazkiak erakutsi izana.

 

4. Gogoratu behar da ez dagoela terrorismoa zuritzea edo ETA talde terroristak eragindako mina hutsaltzea justifikatzen duen kausarik, ideologiarik edo testuingururik.

 

5. Korrikako antolatzaileei berehalako barkamen publikoa eskatzea.

 

6. Nafarroako Parlamentuari eta Korrikarekin ekonomikoki lagundu duten entitateei exijitzea antolatzaileari eska diezaioten kasu bakoitzean jarritako zenbateko guztiak itzultzeko.

 

7. Nafarroako Gobernuari eskatzea Korrikaren hurrengo edizioa ez baimentzeko, baldin eta antolatzaileak ez badie barkamena eskatzen terrorismoaren biktimei eta Nafarroako gizarteari, eta berariazko konpromisorik ez badago eta behar diren neurriak hartzen ez badira euskararen aldeko lasterketa batean ETAren terroristak berriro goretsiak izan ez daitezen.

 

8.- Arbuiatzea euskararen erabilera hizkuntza horrekin zerikusirik izan behar ez luketen aldarrikapen politikoetarako eta, are gutxiago, ETA bandako terroristak goraipatzeko.

 

9. Terrorismoaren biktima guztien memoriarekiko, justiziarekiko, duintasunarekiko, egiarekiko eta erreparazioarekiko konpromiso instituzionala berrestea.

 

10. Adierazpen hori biktimen elkarteei helaraztea, erakunde honen errespetua, hurbiltasuna eta babesa erakutsiz.

 

Ekimenaren titularra den UPNk proposatuta, Mahaiak berariazko iritzia eman du adierazpen instituzionalaren 6. puntuari buruz (babesletzaren zenbateko osoa itzultzea). Bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáin eta lehenengo idazkari Yolanda Ibáñez alde agertu dira; lehenengo lehendakariorde Maite Esporrín abstenitu egin da; eta bigarren idazkaria, Adolfo Araiz, aurka agertu da.

 

- Eledunen Batzordeak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena: Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta administrazio publiko guztiak premiatzen zituen finantzaketa publiko oro kentzeko ekitaldi edo jarduerei, baldin eta horietan terrorismoa goresten bada, erakunde terroristak babestu edo justifikatzen bada edo biktimak umiliatzen badiraPPN TPak aurkeztu du.

 

UPNk, PPNk eta Talde Mistoak alde bozkatu dute, eta PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin TPek aurka bozkatu dute.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalak honako hau zioen:

 

1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta administrazio publiko guztiak premiatzen zituen finantzaketa publiko oro kentzeko ekitaldi edo jarduerei, baldin eta horietan terrorismoa goresten bada, erakunde terroristak babestu edo justifikatzen bada edo biktimak umiliatzen badira.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio gaur egun mota horretako jarduerei esleitutako baliabide publikoak funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetako hezkuntza-programetara bideratzeko, belaunaldi berriei Espainiako eta Nafarroako terrorismoaren historia hurbila, ondorioak eta biktimei zor zaien errespetua helarazteko.

 

3. Parlamentuak ez du Korrikako kilometro gehiagorik erosiko, aurten erregistratutakoak bezalako egoerak saihesteko.