Foru Lege bat onetsi da, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Sodenari 4 milioi euro arteko mailegu bat emateko Sunsundegui SA-ri
Arauak aukera ematen du Sodenak Altsasuko enpresarekin gaur egun konprometituta duen arriskua handitzeko, aurten 3,4 milioi aurreratu baitizkio
Parlamentuaren osoko bilkurak Foru Lege bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, PPNren eta Voxen abstentzioarekin eta UPNren aurkako botoarekin, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Nafarroaren Garapen Sozietatea SL-ri 4 milioi euro arteko mailegu bat emateko Sunsundegui SA-ri, eragiketa bakarrean edo batzuetan.
Nafarroaren Garapen Sozietatea SLk 3.400.000 euroko mailegua emana dio Sunsundegui SAri, eta beste mailegu bat ematea aurreikusten du (eragiketa batean edo batzuetan), 4.000.000 eurokoa gehienez. Beraz, gainditu eginen litzateke Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 82 ter artikuluko 2. idatz-zatian ezarritako muga.
13/2007 Foru Legearen artikulu horretan ezartzen denaren arabera, inongo pertsona fisiko edo juridiko ezin izanen da izan Aurrekontuei buruzko Foru Legean ezarritako gehieneko arrisku biziaren ehuneko 5etik gorako zenbatekoa duten maileguen onuradun. Nafarroako Foru Komunitateak ematen dituen maileguen gehieneko arrisku bizia 84.000.000 euro izanen da 2023an, eta enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan (Sodenaren kasuan), berriz, gehieneko arrisku bizia 142.500.000 eurokoa izanen da
Sunsundeguik 3,4 milioiko kreditua emana duela eta 4 milioiko beste jesapen bat esleitzeak 142,5 milioiko (7,125 milioi) % 5eko muga gainditzea ekarriko lukeela kontuan hartuta, bidezkoa da Nafarroako Parlamentuaren baimena eskatzea, foru lege baten bidez.
Sodena (Nafarroako Garapen Elkartea) Nafarroako Gobernuaren finantza-laguntzarako tresna da, Foru Komunitaterako balio erantsiko enpresa-proiektuak erakarri eta garatzeko, eta, gainera, espezializazio adimenduneko estrategian laguntzen du.
Sodena sozietate mugatua da, bere bazkide bakarra den Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa (CPEN) partaide duena.
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Foru lege proiektua (49. NPAO, 2023-12-19koa)