Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urriak 2

Genero indarkeriagatiko azken hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egingo du astearte honetan Legebiltzarrak

Mahaiaren azkeneko erabakiarekin bat eginez, ‘Stop erasotzaileei’ lelopean eginen da, eta "ezin izango da beste ikur edo lelorik erakutsi"

2015eko irailetik egin ohi den bezala, Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egingo du astearte honetan, 12:00etan, Ganberaren egoitzaren atarian, genero-indarkeriagatiko azken hilketa gaitzesteko.

 

Berritasuna Mahaiak eta Eledunen Batzarrak hilaren 11n egindako bilkuran hartutako erabakiaren ondotik dator. Erabaki horren arabera, elkarretaratzeak "STOP ERASOTZAILEAK" goiburuarekin egingo dira, eta baztertu egiten du bestelako edozein erakusteko aukera.