Gorrotoa sustatzen eta bultzatzen duten ordezkari publikoen adierazpen politiko oro gaitzesten du Nafarroako Parlamentuak
Osoko bilkurak onetsi du. 2024ko maiatzaren 30ean
1.- Nafarroako Parlamentuak gorrotoa sustatzen eta bultzatzen duten ordezkari publikoen adierazpen politiko oro gaitzesten du, gorroto horren oinarrian zernahi ere dagoen: jaioterria, arraza- edo etnia-jatorria, sexua, erlijioa, sinesmena edo iritzia, adina, desgaitasuna, sexu-orientazioa edo -identitatea nahiz beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal edo soziala.
2.- Foru Legebiltzarrak gogora ekarri nahi du ezen ordezkari publikoek funtsezko egitekoa eta ardura daukatela bizikidetasuna eta errespetua sustatzeko eta gorrotoa eta intolerantzia piztearen aurka borrokatzeko; hortaz, ez dute hori sustatzen duen inolako adierazpen publikorik egin behar.
3.- Ganberak berretsi egiten du konprometituta dagoela bizikidetasun baketsuaren nahiz aniztasunarekiko errespetuaren sustapenarekin eta giza eskubideen defentsarekin; bereziki, ideologia- erlijio- eta kultu-askatasunarekin, zeina Espainiako Konstituzioaren 16. artikuluak babesten baitu.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSN, EH Bildu Geroa Bai eta Contigo-Zurekine aldeko botoekin eta UPN, PPN eta Voxen aurkakoekin onetsi da.