Hezkuntza Departamentua premiatzen da indarrean dagoen araudia bete dezan ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeetan
Osoko bilkurak onetsi du. 2022ko urriaren 6an
1.- Nafarroako Parlamentuak dei egiten du legeria indarduna betetzera Nafarroan sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeetan, eta ikastetxeek beraiek eta Nafarroako Gobernuak zeregin honetan duten erantzukizunera.
2.- Hezkuntza Departamentua premiatzen da amaiera eman diezaion, ahalik eta azkarren, araudi-urraketako administrazio-prozedurari, behar diren neurriak hartuz hezkidetza bermatzeko edo, kasua bada, finantziazioa ikasturte honetan bertan galtzeko, kontuan hartuz hitzarmen horiek ezin direla inola era luzatu 17/2012 Foru Legean oinarrituta, zeinak aukera hori derrigorrezko etapetarako baizik ez baitu ematen.
3.- Nafarroako Parlamentuak errepikatzen du sexuaren araberako bereizketan oinarritutako hezkuntza-eredua baztertzailea eta hezkidetzaren aurkakoa dela, eta adierazten du berdintasunean oinarritutako balioak eta harreman-ereduak bultzatzeko konpromisoa.
4.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoa betetze aldera, ez dezan itundu derrigorrezkoa ez den irakaskuntzarik ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeekin.
5.- Foru Exekutiboa premiatzen da men egin diezaion eta bete dezan LOMLOEn eta bereziki Gizarte ekimeneko ikastetxeen finantzaketa publikoa arautzen duen 17/2012 Foru Legean ezarritakoa, hezkuntza misto eta hezkidetzazkoaren oinarrizko printzipioen garapenari dagokionez, halako moduz non printzipio horiek betetzen ez dituzten ikastetxe pribatuekin ez baita irakaskuntzarik itunduko.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da.