Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 30

Hiesaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzeko ekitaldi bat ospatuko du Nafarroako Parlamentuak ostiral honetan

Hiesaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta ekitaldi bat ospatuko du Parlamentuak ostiral honetan, abenduak 1 (09:00etan atalondoan).

 

Ekitaldia Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariaren hitzartzearekin hasiko da. Eledunen Batzarrak azaroaren 27an onetsitako adierazpen instituzionala irakurri ondoren, Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarraren eta Sare Elkartearen ordezkariek parte hartuko dute.