Indultua arautzen duen legea aldatzeko estatu mailako legegintza-ekimena ez da aintzat hartu
Kongresuan erabaki hori "arrazoitzeko eta mugatzeko" beharra defendatzeko lege-proposamen bat adosteko Navarra Sumak egin duen proposamena baztertu egin du Ganberak
Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak baztertu egin du gaur, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, Indultu-grazia baliatzeko arauei buruzko Legea, 1870eko ekainaren 18koa, aldatzen duen Foru lege proposamena aintzat hartzea.
Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako estatu mailako legegintza-ekimenaren helburua zen indultua arautzen duen araua, duela 150 urte indarrean dagoena, egungo gizartearen ezaugarrietara egokitzea, bai gai terminologiko batzuei dagokienez, bai eta indultuaren figura baliatzeko arrazoiketari, mugei eta kontrol jurisdikzionalari dagokionez ere.
Sustatzailearen ustez, “botere publikoek esparru horretan jokabide arbitrario bat izatea ekiditeko modurik onena da exigitzea indultu ororekin, erabatekoa nahiz partziala, zehaztea Gobernuak zer arrazoi izan duen indultu hori emateko”. Hots, “exigitzea arrazoituak izan daitezen indultua emateko errege-dekretuak, jada aipaturiko 1988ko aldaketan bertan behera utzi zen baldintza hori berreskuratuz”.
Ildo horretan eta “salbuespenezko baliabide” bat dela azpimarratu ostean, defendatzen zen “delitu-tipo jakin batzuetan aplikatzea ezin dela justifikatuta egon, jokabide horiek sortzen duten erabateko arbuioaren agerpen areagotua da zigortu horiek indultua jaso ahal izan dezaten ekiditea”.
Indultu-erabakiaren arrazoiketaz gain, kontrol jurisdikzional baten alde egiten zen, “indultu erabatekoa nahiz partziala emateak ezinbesteko izan behar du epaia eman duen magistratu edo auzitegiaren adostasuna. Ez auzibidera itzultzeko modu gisa hartua, baizik eta erregearen izenean emandako epaiak erregeak egikaritutako indultuarekin kontrajartzeko modu gisa”.
Era berean, indultua emateko nahiz ukatzeko muga bat ezartzea defendatzen zen, “ekidite aldera botere publikoek zorrozki orokorra den interesarekin zerikusirik batere ez duten beste interes batzuetan oinarrituriko izapidetze-egutegia ezar dezaten”.
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E alderdietako bozeramaileek baztertu egin dute testua batzordeari helarazteko aukera, besteak beste, "testuingurutik kanpo" dagoen ekimena dela uste dutelako.
Konstituzioaren 87.2 artikuluaren arabera Autonomia Erkidegoetako Biltzarrek Gobernuari eskatzen ahalko diote lege proiektu bat onets dezan edo Kongresuko Mahaiari lege proposamen bat igortzen ahalko diote, Biltzar hartako hiru kideri eskuordetza emanez ekimen horren defentsa egiteko Kongresuan.
Nafarroako Parlamentuan onartu izan balitz, hiru foru parlamentarik Kongresuaren aurrean defendatuko zuketen ekimena, betiere Diputatuen Kongresuko Mahaiak hura izapidetzea onartu izan balu.
-
Lege proposamena (82. NPAO, 2021-06-18koa)