Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko Foru Legearen aldaketa baztertu da
Ganberaren gehiengoak arauak jasotzen dituen hirigintza-plangintzako tresnak defendatu ditu, UPNk berriz GJHekin bateraezinak direla uste du
Parlamentuaren osoko bilkurak Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearen aldaketa atzera bota du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin, UPN eta PPNren aldeko botoekin eta Voxen abstentzioarekin.
UPN talde parlamentarioak sustatutako Foru Legearen helburua 4/2022 Foru Legearen 18.2 artikulua ezabatzea zen, uste baitu hirigintza-garapeneko plangintza-tresnetan ikuspegi klimatikoa txertatzeak, artikulu horren 1. atalean aurreikusten den bezala, bideraezin egiten dituela etxebizitza beharrizanak asetzeko plangintza batekin bat datozen hirigintza-garapenak.
Proposamena egin duenaren esanetan, hirigintza-garapen bakoitzaren energia-beharrak asetzeko behar besteko energia berriztagarria sortzeko lurzoru-erreserbak "talka egiten du, praktikan, garapen jasangarrirako helburuekin".
Aitzitik, PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo Zurekin taldeek legean jasotako plangintza-tresnak defendatu dituzte, arauan jasotako estandarrekin eta helburuekin bat etorriz, hirigintza, jasangarritasuna, eta, ahal den neurrian, subiranotasun energetikoa uztartzeko ideia azpimarratzeko.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Foru lege proiektua (23. NPAO, 2023-10-24koa)
Archivos adjuntos