Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Martxoak 21

Legebiltzarrak arbuiatzen du Korrikan zigortutako ETAkideen argazkiak erakustea, gizarte osoarentzat umiliazio onartezina delako

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko martxoaren 21ean

1.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du Korrikaren ospakizunean partikularrek behin eta berriro agertzea zigortutako ETAkideen argazkiak. Izan ere, gertaera hori, haien zuzeneko biktimentzat umiliazioa izateaz gain, indarkeria terrorista pairatu zuen nafar gizarte osoarentzat umiliazio onartezina ere bada.

 

2.- Ganberak euskara Nafarroaren kultur ondare kolektibo gisa deklaratzen du eta edozein sektore edo erakunde politikoren jabetze- edo manipulazio-ahalegin oro arbuiatzen du.

 

Vox foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. 

 

UPNren, PSNren, PPNren eta Voxen aldeko botoekin eta EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkakoekin onetsi da.