Legebiltzarrak bat egiten du Palestinako errefuxiatuen egoerarekin, eta UNRWAren lan garrantzitsua onartzen du
Legebiltzarrak bat egin du Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunarekin, eta, bereziki ahula denez, pandemiak eragindako pertsonen bizitzan duen eragina arintzeko konpromisoa hartu du
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten baitu errefuxiatu palestinarrek bizi duten egoerarekiko eta nabarmentzen baitu Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziak (UNRWA) egiten duen lan garrantzitsua. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:
1. Elkartasuna adierazten du errefuxiatu palestinarrek bizi duten egoerarekiko; izan ere, lurraldean pairatzen ari diren krisi humanitarioak eta COVID-19aren krisia egoera areagotzen ari dira herri horrek bizi duen egoera sozioekonomiko prekarioa.
2. Nabarmentzen du Nazio Batuen Errefuxiatu Palestinarrentzako Agentziak egiten duen lana, eta uste du beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak lan hori babesten jarraitzea, Agentziak errefuxiatu palestinarrentzat bideratzen dituen programak mantentze aldera, eta orobat eutsi behar zaiola UNRWAk Nafarroako gizartean egiten duen sentsibilizazio lana eta garapenerako hezkuntza lanari”.
3. Nafarroako Gobernua eta erakunde publiko eta pribatuak premiatzen ditu UNRWA babesten jarrai dezaten eta aditzera ematen die UNRWAri laguntza berezi eta urgente bat emateko beharra dagoela 2021eko ekitaldian”.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta. Lehendakaritzak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak, Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta, elkartasuna adierazten die gaixotasun hori duten pertsona guztiei eta pertsona horien beharrizanei erantzuten eta pandemiak beren bizitzetan duen eragina arintzen laguntzeko konpromisoa adierazten du.
Hala, Nafarroako Parlamentuak babesten du bidezkoak diren ekintzak abian jartzea pertsona horien zaurgarritasun bereziko egoera arintzeko eta minbizia duten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatzeko.
Halaber, Nafarroako Parlamentuak minbiziaren ikerketa babesten du, gaixotasun horren aurka borrokatzeko ezinbesteko tresna baita, eta bere aitortza helarazten die minbizia duten pertsonei laguntzen dieten elkarte era entitate guztiei, haien konpromiso eta lan etengabeagatik”.