Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Otsailak 4

Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die gaixotasuna duten pertsonei

Unai Hualdek gaixotasun honen Nazioarteko Egunaren harira onetsitako adierazpen instituzionalaren irakurketarekin eman dio hasiera osoko bilkurari

Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta Eledunen Batzarrak urtarrilaren 25ean onetsitako adierazpen instituzionala irakurriz eman dio hasiera Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak osoko bilkurari.

 

Onetsitako testuaren arabera, Foru Legebiltzarrak bere egoitzaren aurrealdea berdez argiztatuko du gaur eta bihar iluntzean, gaixotasun hau duten pertsona guztiei elkartasuna adierazteko. Bestalde, prebentzioa eta ikerketa sustatzen duten politikak aurrera eramateko konpromisoa hartzen du Parlamentuak, eta bere aitortza helarazten die minbizia duten pertsonei laguntzen dieten elkarte era entitate guztiei.

 

Mundu mailan, 2020an 20 milioi minbizi kasu berri eta 10 milioi minbizi heriotza izan zirela kalkulatzen da. Minbiziaren karga % 60 inguru handituko da datozen bi hamarkadetan (30 milioi kasu berri 2040rako), eta hazkunderik handiena diru-sarrera txikiak dituzten herrialdeetan gertatuko da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak, Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta, elkartasuna adierazten die gaixotasun hori duten pertsona guztiei eta pertsona horien beharrizanei erantzuten eta pandemiak beren bizitzetan duen eragina arintzen laguntzeko konpromisoa adierazten du.

 

Hala, Nafarroako Parlamentuak babesten du bidezkoak diren ekintzak abian jartzea pertsona horien zaurgarritasun bereziko egoera arintzeko eta minbizia duten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatzeko.

 

Halaber, Nafarroako Parlamentuak minbiziaren ikerketa babesten du, gaixotasun horren aurka borrokatzeko ezinbesteko tresna baita, eta bere aitortza helarazten die minbizia duten pertsonei laguntzen dieten elkarte era entitate guztiei, haien konpromiso eta lan etengabeagatik”.