Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena bete ditzan Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak 2+1 errepideak diseinatzeko emandako gomendioak
1/2021 Agindu Zirkularraren 2.4 apartatua bete dezan eskatzen zitzaion zehazki
Lurralde Kohesio Batzordeak mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “bete egin dezan Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren 1/2021 Agindu Zirkularra, 2+1 errepideak eta aurreratzeko errei gehigarriak diseinatzeko gomendioei buruzkoa, haren 2.4 apartatuan”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak N-121-A errepideari buruz hitz egiten zuen, “Nafarroako lurralde kohesiorako azpiegitura den aldetik, berdimentsionatzeko” garatzen ari den jarduketari buruz, hain zuzen. Hori dela eta, legezko araudia betetzeko deia egiten du, “bai eta arau izaerako edozein gomendio ere, halako moduz non azkenean bermatuko den segurtasun eta egokitasun mailako arauak betetzen direla, gaurko trafikoak eta aurreikus daitekeenak horretara behartzen gaituztelako”.
Virginia Magdalenok (PSN talde parlamentarioa) bilkuraren buru egin du, eta hauek bertaratu dira: Elena Llorente, Isabel Olave, Iñaki Iriarte, María Jesús Valdemoros, Javier García, Juan Luis Sánchez de Muniáin (Navarra Suma), Jorge Aguirre, Ramón Alzórriz, (PSN), Pablo Azcona, Mikel Asiáin (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E).
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (42. NPAO, 2022-04-01ekoa)