Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 3

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena gizarte-zerbitzuen programa komunitario bat taxutu zezan

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen 2019-2023 Planaren ebaluazioa ikusita, lehentasunak finkatzeko, gutxieneko ekintzak zehazteko eta beharrezko finantzaketa bermatzeko beharra azpimarratzen zuen EH Bilduk

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur UPNren, PSNren, PPNren eta Voxen aurkako botoekin eta EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldekoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “gizarte-zerbitzuen programa komunitario bat taxutu dezan 2025eko iraila baino lehen, izaera propioa izanen duena eta lehendik dauden beste 4 programetatik bereiziko dena”.

 

Era berean, zehazten zen programa horrek “ekintza espezifikoak eta unibertsalak jaso behar dituela, baina baita zaintzarekin, gizarteratzearekin eta haur eta nerabeekin lotutako zeharkako beste ekintza batzuk ere”.

 

Azkenik, baztertutako mozioak hirugarren atalean Gobernuari eskatzen dio “programa horrek finantzaketa egonkorra izan dezan, gizarte-zerbitzuen finantzaketa-sistemaren bidez”.

 

Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako mozioak 2019-2023 Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plana aipatzen zuen, bertan lehen mailako arreta berrantolatzea planteatzen baitzen, eta “programaren ebaluazioa ikusita, lan komunitarioa indartu, definitu eta zabaltzeko beharra” azpimarratzen zen.

 

Horretarako, programa komunitarioak behar bezala garatzeko, “lehentasunak finkatu, gutxieneko ekintzak zehaztu eta beharrezko finantzaketa berma dadin” eskatzen zen.