Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Otsailak 24

Mozio bat baztertu da Nafarroako Gobernua premiatzen zuena Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen Foru Dekretua egokitu zezan

Talde batek ere ez du babestu Ezkerra Ezkerraren proposamena, “enplegu publikoan sartzeko berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatzeko”.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeak mozio bat baztertu du gaur Navarra Sumaren eta EH Bilduren aurkako botoekin, PSNren eta Geroa Bairen abstenzioekin eta I-Eren aldeko botoarekin (Podemos-Ahal Duguk saioan ez du parte hartu), Nafarroako Gobernua premiatzeko “lau hilabeteko epean Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, egokitu dezan”.

 

Egokitzapen horrek bermatuko du “euskara jakitea/titulazioa edukitzea merezimendu gisa baloratzea beste hizkuntzak baloratzen diren deialdietan”.

 

“Hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuek lanpostuaren eginkizunei erantzutea” ere ziurtatuko zuen.

 

Era berean, arau honek baieztatuko zuen “euskara jakitea/titulazioa edukitzea ez izatea merezimendu bakarra inongo deialditan. Alegia, baremo batean sartuko da, non kontuan hartuko baitira lanpostuarekin lotutako beste merezimendu batzuk, esate baterako esperientzia eta prestakuntza”.

 

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioak sustatutako mozioak enplegu publikorako deialdiak 103/2017 Foru Dekretuaren “izpirituari” egokitzea defendatzen du, “berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioen aurka egiten duten abusuzko interpretazioak saihesteko” helburuarekin, “bai behar ez duten plaza eta eremuetan euskararen ezagutza eskatzeagatik, bai atzerriko hizkuntzen ezagutza Nafarroako hizkuntza koofizialetako baten ezagutzaren gainetik baloratzeagatik”.

 

Jorge Aguirre (PSN) buru izan duen saioan parte hartu dute José Suárez, Elena Llorente, Miguel Bujanda, Ángel Ansa, Marta Álvarez, Carlos Pérez Nievas (Navarra Suma), Virginia Magdaleno, Inma Jurío (PSN), Blanca Regúlez, Jabi Arakama (Geroa Bai), Bakarxo ruiz, Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) parlamentariek.

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (102. NPAO, 2020-09-29koa)