Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Martxoak 22

Nafarroako eta Espainiako gobernuak premiatzen dira Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasuna Adierazteko Europako 46. Konferentziaren amaierako adierazpena babestu dezaten

Legebiltzarrak saharar herriaren autodeterminazioaren alde dagoela berresten du, konponbide demokratiko baten esparruan Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioa ekarriko bailuke

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeak honako erabaki hau onetsi du gaur, Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoarekin eta PSNren aurkako botoarekin: "Nafarroako Parlamentuak babesa ematen dio 46. EUCOCO Konferentziaren amaierako adierazpenari".

 

Onetsi den erabakiak bigarren puntu bat dauka, talde horien beren aldeko botoa izan duena, zeinaren bidez Nafarroako eta Espainiako gobernuei eskatzen baitzaie "46. EUCOCOaren amaierako adierazpena babestu dezaten".

 

Berlinen 2022ko abenduaren 2an eta 3an egin zen azken konferentziako eskari nagusia jasotzen du Navarra Sumak, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak babestutako erabakiaren zioen azalpenak. Konferentzian, tokiko, eskualdeko eta nazioetako gobernuetako eta saharar herria babesten duten elkarteetako, komiteetako nahiz parlamentuetako 220 ordezkari bildu ziren. Oraingo honetan ere, bertan egon zen Nafarroako Parlamentuko "Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoa.

 

Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aranburu izan da bilkurako buru, eta honako parlamentari hauek parte hartu dute bilkuran: Isabel Olave, Isabel García Malo, Iñaki Iriarte, Pachi Pérez, Alberto Bonilla, Miguel Bujanda (Navarra Suma talde parlamentarioa), Carlos Mena, Arantza Biurrun, Nuria Medina (PSN talde parlamentarioa), Blanca Regúlez (Geroa Bai talde parlamentarioa), Laura Aznal, Patricia Perales (EH Bildu talde parlamentarioa), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkartea) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus
Mozioa (6. NPAO, 2023-01-17koa)

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoResolución Final 46 ª Eucoco