Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Otsailak 20

Nafarroako Gobernua premiatu dute urtebeteko epean Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen ordainsari sistema aztertu dezan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko otsailaren 20an

1.-  Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio azterketa bat egin dezala, urtebeteko epean, osasun sistema publikoko profesionalen postuen ordainketa alderdi guztiak baloratzeko (oinarrizko ordainsari pertsonala, ordainsari osagarriak eta kalte-ordainak eta beste ordainsari berezi batzuk), gaur egun osasun-sistema publikoan diharduten lanpostuen definizioa jasotzen duten elementuekin (maila atxikipena, osasun lanpostutzat hartzea...), bai eta sistema horrekin duten lotura eta askotariko estamentu taldeen arteko aldakortasuna aztertzeko ere, halako moldez non antzeko lan profilei lotutako prestakuntzan edo espezializazioan inbertitzea optimizatuko den eta Europako espazio akademikora egokituko den.

 

Adierazten denez, azterlan horren emaitza politikarien, sindikatuen eta herritarren parte-hartzeari irekitako formatu batean aurkeztu beharko da, ezarri beharreko ordainsari oinarri berriek adostasun eta gardentasun zabala izan dezaten.

 

2.- Erabaki da azterlan hori gaian esperientzia duen enpresa independente batek egitea.

 

UPN talde parlamentariak aurkeztu du. 

 

UPN, EH Bildu eta PPN taldeek aldeko botoa eman dute, Contigo-Zurekin abstenitu egin da eta PSN, Geroa Bai eta Vox taldeek kontrako botoa eman dute.