Nafarroako Gobernua premiatzen da “Diagnostiko Konplexuak dauzkaten Familiei Laguntza eta Aholku Integrala emateko Figura” (DKFLAI) sortzera
Osasun Batzordeak onetsi du. 2026ko otsailaren 6an
1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Diagnostiko Konplexuak dauzkaten Familiei Laguntza eta Aholku Integrala emateko Figura (DKFLAI) sortzera. Helburua da erreferentziazko figura tekniko irisgarri eta zentralizatu bat sortzea, kasuen orientazioa, koordinazioa eta jarraipena eginen duena, eta sistema anitzetako beharrak (osasuna, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, enplegua) eta diagnostiko konplexuak dauzkaten familiei zuzenduko zaiena.
2.- Nafarroako Parlamentuak foru gobernuari dei egiten dio leihatila bakarra sor dezan, familiei harreman gune bakar bat eta ibilbide asistentzial argi bat eskaintzeko.
3.- Nafarroako Parlamentuak Osasun Departamentuari galdegiten dio azter dezala kasuen kudeatzailearen figura sortzeko aukera; arreta emanen lieke Dravet-en sindromea eta beste gaixotasun arraro batzuk pairatzen dituzten pertsonei eta beren familiei, eta gaixotasun horietatik erator litezkeen premiak beste osasun departamentu batzuekin koordinatu eta kudeatuko lituzke.
PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPN, PSN, PPN eta Talde Mistoaren aldeko bozekin, EH Bildu eta Contigo-Zurekinen abstentzioarekin eta Geroa Bairen aurkako bozarekin onetsi da.