Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Irailak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da 5 milioi eurotik gorako lehiaketa publikoetan espedientea bidal dakion Nafarroako Kontratazio Publikoko Batzordeari, berrikus dezan, baldin eta kontratazio-mahaian boto partikularren bat egon bada

Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko irailaren 18an

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du 5 milioi eurotik gorako lehiaketa publikoen kasuan espedientea nahitaez bidal dakion Nafarroako Kontratazio Publikoko Batzordeari, berrikus dezan, baldin eta kontratazio-mahaian boto partikularren bat egon bada.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Foru exekutiboari eskatzen dio zorrotz bete dezan Gardentasunari buruzko Foru Legea, Gobernuko kideen, haren goi-kargudunen eta derrigortuta dauden gainerako langileen agendei dagokienez, eta Gardentasunaren Atarian argitara eman dadin, enpresekin, pertsonekin eta entitateekin egindako bilerei dagokienez, bilera horiek non eta noiz egin diren, nork parte hartu duen eta zer gai jorratu diren.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

UPNren, Geroa Bairen, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin eta PSNren, EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen aurkakoekin onetsi da.