Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Ekainak 13

Nafarroako Gobernua premiatzen da Alokairu Poltsa egokitu dezan landa-eremuen eta despopulazio-arriskuan dauden udalerrien inguruabarretara

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko ekainaren 13an

1.- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua premiatzen da, bai eta Nasuvinsa-Nafarroako Gobernuaren etxebizitza- eta hirigintza-sozietate publikoa ere, eginkizun proaktiboa izan dezaten Alokairu Poltsaren sustapenean, garapen periodikoko komunikazio-plan bat taxututa, Alokairu Poltsako programaren publizitatea eta informazioa modu erregularrean sustatzeko Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua premiatzen du Alokairu Poltsaren sustapenean lankidetza proaktiboan jardun dezan etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko bulegoekin, lurralde osoan ezarririk baitaude.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Nasuvinsa premiatzen du Alokairu Poltsan onar daitezen despopulazio-arriskuren bat duten udalerrietako landa-etxebizitza tradizionalak eta baserriak, baita 4 logela baino gehiago eta 110 metro koadro baino gehiago dauzkatenak ere.

 

4.- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari dei egiten zaio jarduketa-ildo gisa har dezan despopulazio-arriskuren bat duten udalerrietan abandonatutako higiezinak leheneratzea, zaharberritu ondoren Alokairu Poltsa programan sartzeko.

 

5.- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari eskatzen zaio berariazko dirulaguntza-lerroak aintzat har ditzan, despopulazio-arriskuren bat duten udalerrietan alokairua bultzatzeko.

 

6.- Nafarroako Gobernua premiatzen da despopulatzearen aurka borrokatzeko foru-lege proiektu bat presta dezan eta bertan zeharkakotasunez integra ditzan landa-guneen despopulatzea geldiarazteko neurriak, arreta berezia jarrita etxebizitzaren arloko politika guztiak berriz diseinatzean, aipatu foru-lege horren helburuekin bat etor daitezen.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. eta 2. atalak PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin-ek emandako aldeko botoekin, UPN eta PPNren abstentzioarekin eta Voxen aurkako botoarekin onetsi dira.

 

3. eta 4. atalak EH Bildu eta UPNren aldeko botoekin, PPNren abstentzioarekin eta PSNren, Geroa Bairen, Contigo-Zurekinen eta Voxen aurkako botoekin onetsi dira.

 

5. atalaren alde bozkatu dute UPNk, PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek, PPN abstenitu da eta Voxek aurkako botoa eman du.

 

 

6. atala UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen abstentzioarekin onetsi da.