Nafarroako Gobernua premiatzen da berdintasun-teknikarien sarearen egoera hobetzeko proposamen bat egin dezan
Gabeziei heltzeko eta lana optimizatzeko, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legeak ezartzen dituen helburuen garapenean aurrera egiteko
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur, Navarra Sumaren (5 boto), Geroa Bairen eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PSNren, Podemos-Ahal Duguren eta Navarra Sumaren (boto bat) abstentzioekin, zeinaren bidez Nafarroako Berdintasunerako Institutua premiatzen baita “ahalik eta lasterren berdintasun-teknikarien sarearen egoera hobetzeko proposamen bat egin dezan, baita figura horren hedapen progresiboa egitekoa ere, modu batean edo bestean sarea Nafarroako Foru Komunitate osoan bermatuta egon dadin”.
Onetsitako ebazpenak bigarren atalean NABIri eskatzen dio “planifikazio bat egin dezan, arian-arian lanpostu horien epe luzerako egonkortasuna berma dadin”.
Era berean, bidez Nafarroako Berdintasunerako Institutua premiatzen da “koordinazio-esparru finkoa sortu dezan, legeak ezartzen dituen edukiak lantzeko eta horiek toki entitateetan eta mankomunitateetan gauzatu ahal izateko”. Geroa Bai eta EH Bilduk aldeko botoa eman dute, gainerakoek abstentzioa.
Halaber, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du “albait lasterren onets dezan Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa eta Nafarroako toki entitateak koordinatzeko batzordea sortzeko foru dekretua”.
Azkenik, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “Foru Administrazioak eta toki entitateek estrategia bat adostu dezaten batzorde horretan, berdintasuneko agentearen figura sendotu eta zabaldu dezaten udal edo mankomunitate guztietan, bertan erabakitzeko administrazio bakoitzaren lankidetza-esparrua –hala ekonomikoa nola laguntza teknikoari dagokiona–, bai eta egonkortasuna ere”. Azken bi paragrafo hauek PSNk, Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu duten gehitzeko in voce zuzenketa baten emaitza dira, EH Bilduk, ekimenaren titularrak, onartu ostean. Biak PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi dira.
Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak ezartzen dituen helburuak garatzean toki entitateek dituzten “gabeziak eta zailtasunak” azaltzen ditu. Besteak beste, “homogeneotasun falta” salatzen da lurralde osoan lan horiek gauzatzerakoan, “figura hori ez baita toki entitate guztietara iristen”.
Era berean, adierazten denez, figura horretarako finantzaketa asko puntuala da, eta horrek askotan “zaildu eta eragotzi egiten du toki entitateek egin behar dituzten berdintasuneko politika publikoak etorkizunera begira planifikatzea eta proiektatzea. Halaber, “bakardade eta koordinazio zein plangintza ezaren sentsazioa” dutela azaltzen da, jarduteko irizpideak bateratzeko eta aurrerapenak ebaluatzeko.
Horregatik guztiagatik, proposamena egin duenak 17/2019 foru legeak ezartzen dituen helburuen garapenean aurrera egiteko hutsuneei aurre egitearen eta lana hobetzearen eta optimizatzearen alde egin du, eta, hortaz, berdintasun-teknikarien sarearen egoera hobetzeko eskaera egin du.
Jorge Aguirre (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Isabel Olave, Ángel Ansa, Iñaki Iriarte, Pedro González, José Suárez, Alberto Bonilla (Navarra Suma), Nuria Medina, Inma Jurío (PSN), Jabi Arakama, Blanca Regúlez (Geroa Bai), Patricia Perales, Adolfo Araiz (EH Bildu) eta Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu).
*Izquierda-Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (18. NPAO, 2023-02-03koa)