Noiz argitaratua Asteazkena, 2026.eko Apirilak 1

Nafarroako Gobernua premiatzen da egungo landa-eskolaren egoera berariaz aztertzeko mahai bat bultza dezan

Hezkuntza Batzordeak onetsi du. 2026ko apirilaren 1ean

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du landa-eskolaren egungo egoerari buruzko berariaz aztertzeko mahai bat bultza dezan, Hezkuntza Departamentuak, "Landa Eskolen Sareak" eta hainbat gizarte-eragileren ordezkariek osatua, hala nola Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, Gu Pirinioa elkarteak eta Cederna Garalur-ek, besteak beste.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Exekutiboari eskatzen dio txosten berri bat egin dezan Landa Eskolen Sareak gaur egun dituen behar eta eskariekin eta etorkizuneko perspektibekin.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Gobernuari exijitzen dio herrien eskaerei erantzuteko hartu beharreko neurrien egutegia egin dezan.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak Foru Gobernua premiatzen du despopulazio-arriskuan dauden herrien hezkuntza-arloko dirulaguntzak eskuratzen lagundu dezan, azpiegitura horiek hobetzeko. Neurri espezifikoa izanen da, hala badagokio, dirulaguntzak jasotzeko oinarriak aldatzea.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

UPN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin, Talde Mistoaren abstentzioarekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsi da.