Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Apirilak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da erregai fosilei buruzko tratatu baterako ekimena babestu dezan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2026ko apirilaren 16an

1. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du etengabe konprometiturik dagoela Parisko Akordio Klimatikoan jasotzen diren helburuekin eta Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldeak berotegi-efektu gasak murrizteko ezartzen dituen helburuekin, eta Parisko Akordio Klimatikoaren arabera berotegi-efektuko gasen murrizketa proportzionala betetzeko konpromisoa hartzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak formalki babesten du erregai fosilei buruzko tratatu baten aldeko deia –ez ugaritzea eta ezabatze progresiboa–.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du erregai fosilei buruzko tratatu baten ekimena babestu dezan.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Foru Exekutiboari eskatzen dio neurriak susta ditzan ekimen hori herritarren artean ezagutarazteko eta inplikatutako beste erakunde eta gizarte-eragileekiko lankidetza eta eztabaida sustatzeko.

 

5. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du erregai fosilei buruzko tratatu baten ekimena babestu dezan.

 

6. Nafarroako Parlamentuak berresten du langileentzako, erkidegoentzako eta erregai fosilen mende dauden ekonomientzako trantsizio energetiko bidezko eta ekitatibo baten alde dagoela, inor atzean utzi gabe.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren, talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkako botoarekin onetsi da.