Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Martxoak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion Eliza Katolikoak Nafarroan 1998 eta 2015 artean immatrikulatutako ondasunen zerrenda

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko martxoaren 18an

1. Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunen zerrenda, Nafarroako lurralde-eremuan kokatutakoena.

 

2. Foru Exekutiboari eskatzen zaio inbentario bat egin dezan, sei hilabeteko epean, Eliza Katolikoak bere izendapen ezberdinetakoren baten pean eta Hipoteka Legeko 206. artikuluak ezartzen duenaren babesean erregistratu dituen Nafarroan kokaturiko ondasun guztiena. Inbentario hori Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratuko da, pertsona fisiko nahiz juridikoek kontsultarako eskuragarri izan dezaten, halako moldez non doako sarbide askea emanen baitu ondasun eta higiezinei buruz jabetza-erregistro ezberdinengandik jasotako ohar soiletara.

 

3. Nafarroako Gobernua premiatzen da iker dezan ea immatrikulatutako ondasunen zerrendan ba ote dagoen toki-entitateen herri-ondasunik; eta, hala baldin bada, abiarazi beharreko egintza administratibo edo judizialak abiaraz ditzan, ondasun horiek berreskuratzeko.

 

4. Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio bulego bat sor dezan, Nafarroan Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunek jabetza-erregistroan dituzten inskripzioen zerrendei eta orriei buruzko kontsultetarako eta aholkularitzarako.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsia.