Nafarroako Gobernua premiatzen da hartu beharreko neurriak har ditzan eraikuntza jasangarriaren arloko lidergoa ez galtzeko
Eraikuntza sektorearen zaharberritzea sustatzearen alde egiten da, trantsizio ekologikoarekin bat eginez, efizientzia energetikoa eta etxebizitzaren eskuragarritasuna lortzeko
Parlamentuaren Osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin, eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “hartu beharreko neurriak har ditzan eraikuntza jasangarriaren arloko lidergoa ez galtzeko eta kontsumorik ia gabeko eraikinak ezartzeko, “energia positiboko” eraikinak ezarriz eta lehentasuna zaharberritzeari emanez, eraikuntzaren gainetik”.
Horri dagokionez, eta EH Bilduk aurkeztutako eta PSNk onartutako gehitzeko zuzenketa baten bidez, zehazten da Nafarroako Gobernuak, toki entitateekin lankidetzan, "ezohiko neurri ekonomikoak ezarriko ditu 2021-2023 aldirako Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Plan Berezi bat sustatzeko. Plan horrek baliabide berriak izanen ditu, partikularrentzat zuzemenak arintzeko neurriak jasoko ditu eta etxebizitza-parkea –bereziki, alde zaharretakoa– zaharberritzeko asmo handiko helburuak ezarriko ditu". I-E absteniu egin da puntu honetan.
Ebazpenak, bestetik, Foru Gobernuari eskatzen dio “eraikuntzaren sektorea industrializatzeko oinarriak ezar ditzan, inplikatutako eragile eta erakunde guztien parte hartzearekin, aukera bat baita ingurumenarekiko errespetuarekin eta efizientzia handiagoarekin eraikitzeko eta kalitate handiagoko enpleguak sortzeko”.
Era berean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko plan bat taxutu dezan”.
Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Nafarroa Suspertu planean kokatzen du bere ekimena, zeinak bere egiten duen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda, baita “Next Generation EU” Europako Berreskuratze Plana ere, eta helburua du sektore publiko eta pribatuek bultza dezatela europar ekonomien eraldaketa, bi norabidetan: trantsizio ekologikoa eta digitalizazioa.
Premisa horiek jarraituz, “eraikuntza sektorearen zaharberritzea susta dadila” defendatzen da, Europako Itun Berdeak “efizientzia energetikoari eta etxebizitzaren eskuragarritasunari” buruz dioenarekin bate ginez, faktura energetikoa murriztu eta pobrezia energetikoa leuntzeko.
Sustatzailearen aburuz, aldaketa prozesu honen bideragarritasunak “lehentasun politikoa” izan behar du, eta horren arrakasta “eraikinei buruzko energía-legeria zorrotz betetzearen eta etorkizunean eraikuntzako produktuei buruzko araudia berrikustearen” araberakoa da. Bi alderdi hauek “Nafarroan eragin erabakigarria izan dezakete”.
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (101. NPAO, 2020-09-25ekoa)