Nafarroako Gobernua premiatzen da hartu beharreko neurriak har ditzan eraikuntza jasangarriaren arloko lidergoa ez galtzeko
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko martxoaren 4an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da hartu beharreko neurriak har ditzan eraikuntza jasangarriaren arloko lidergoa ez galtzeko eta kontsumorik ia gabeko eraikinak ezartzeko, “energia positiboko” eraikinak ezarriz eta lehentasuna zaharberritzeari emanez, eraikuntzaren gainetik.
Horri dagokionez, zehazten da Nafarroako Gobernuak, toki entitateekin lankidetzan, ezohiko neurri ekonomikoak ezarriko ditu 2021-2023 aldirako Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Plan Berezi bat sustatzeko. Plan horrek baliabide berriak izanen ditu, partikularrentzat zuzemenak arintzeko neurriak jasoko ditu eta etxebizitza-parkea –bereziki, alde zaharretakoa– zaharberritzeko asmo handiko helburuak ezarriko ditu.
2.- Foru Gobernuari eskatzen dio eraikuntzaren sektorea industrializatzeko oinarriak ezar ditzan, inplikatutako eragile eta erakunde guztien parte hartzearekin, aukera bat baita ingurumenarekiko errespetuarekin eta efizientzia handiagoarekin eraikitzeko eta kalitate handiagoko enpleguak sortzeko.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko plan bat taxutu dezan.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. eta 3. puntuak PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin, eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi dira.
2. puntua PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.