Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Otsailak 17

Nafarroako Gobernua premiatzen da herritarrek Nafarroako Osasun Zerbitzuarekiko izan duten konfiantza berreskuratzera

Osoko bilkuran onetsia. 2022ko otsailaren 17an

1.-  Nafarroako Gobernua premiatzen da herritarrek osasun sistema publikoarekiko izan duten konfiantza berreskura dezan, balioan jarriz osasun arloko langileen ahalegina, konpromisoa eta egindako lan ona, pandemian zehar kudeaketan zuzen egindakoak errebindikatuz eta plan bat proposatuz neurri zehatzekin, batzuk talka-neurriak eta beste batzuk epe ertainekoak, zuzentze aldera pandemiaren ondorio larrienak eta mingarrienak.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio osasun gaietarako komunikazio sistemak hobetu ditzan eta osasun arlorako komunikazio estrategikoaren plan bat diseina eta bultza dezan, gardentasunez eta zuhurtziaz, alferrikako alarmarik zein itxaropen hutsalik sortu gabe.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun arloan lidergo handiagoa eduki dezan. Nafarroako osasunerako nahi duen eredua zehatz dezan, zain dugun osasunari buruzko legearen bidez.

 

4.- Eskatzen zaio Foru Gobernuari Oinarrizko Osasun Laguntzaren alorrean hartutako neurriak egonkortu, langile sanitario eta ez-sanitario gehiago jarri (administrariak, medikuak, pediatrak, erizainak, Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikariak, fisioterapeutak, psikologoak, hezitzaileak eta gizarte-langileak), ebazte-gaitasuna areagotzen duten baliabide teknikoak ezarri, onbideratzea eta psikologia hurbildu edo osasuneko azpiegitura gehiago jarri eta Oinarrizko Laguntzari buruzko Ekintza Planaren ezarpena azkartu dezan”.

 

5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da jadanik sortu den Adituen batzorde independentearen jarduera bultza dezan. Batzordea ospea duten izendapen publikoko profesionalek osatzen dute, segidako olatuetan erabilitako estrategiak ebaluatu eta auditatzeko.

 

6.- Foru Gobernuari eskatzen zaio lehenbailehen egin dezala seroprebalentziari buruzko beste azterlan bat, herritarren artean oro har eta profesional sanitario eta soziosanitarioen artean bereziki, ahalik eta gertuenetik ezagutzeko gure erkidegoko errealitate pandemikoa.

 

7.- Eskatzen zaio, bestalde, ahalik eta azkarren ekin diezaion, osasun ereduari buruzko edozein eztabaidaren emaitzaren zain geratu gabe, osasun arloko profesionalen egoerari, lanaren, ordainsarien eta gogoaren aldetik dituzten baldintzei begira.

 

8.- Foru Gobernua bultzatzen da NOPLOI Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren lidergoa indartu eta bultza dezan, COVID-19aren gaur egungo egoeran zein etorkizuneko pandemietan erabakiak hartzerakoan.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1, 2,  3 eta 5. puntuak PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi dira. 

 

4. puntua PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da. 

 

6, 7, eta 8. puntuak aho batez onetsi dira.